HURRENGO EKITALDIAK

Ez dago gertaerarik.

BERRIAK

JUAN MARI ABURTOK GOIZEKO LEHEN ORDUAN EMAN DU BOTOA DEUSTUN

Goizeko lehen orduan, hautestontziak ireki bezain laster, goizeko bederatzietan, Juan Mari Aburto Alkate eta Bilboko hautagai jeltzaleak, botoa eman du bere emazte Arantzarekin batera Deustuko Ikastetxe Publikoan. Botoa eman ondoren, Aburtok hiri osoan zehar banatuta dauden hauteslekuak bisitatu eta animoak eta eskerrak eman dizkie gaurko hauteskunde-egunean artekari eta ahaldunen lana egingo duten EAJ-PNVko boluntario guztiei.

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK ETXEKOEKIN IGAROKO DU GOGOETA-EGUNA

Igandeko hauteskundeen bezperan, “gogoeta-eguna” delakoan, Juan Mari Aburto Alkate eta EAJ-PNVren Alkategaiak etxekoekin egotea erabaki du, “izan ere, etxekoak izan dira beti nire babesik handiena, eta are gehiago hauteskunde garai honetan”. Asteburuetan –lan arloko konpromisoek horretarako aukera ematen dioten bakoitzean– egin ohi duen bezalaxe, Alkatea bere auzoan geratu da, Deustun, eta kafe bat hartzen zuen […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK GOGORATU DU GARRANTZITSUA DELA IGANDEAN BOTOA EMATERA JOATEA, IZAN ERE, BILBOREN ETORKIZUNA DAGO JOKOAN

EAJ-PNVren kanpainaren amairerako mitina, azken urteotan bezalaxe, Bilboko Areatzan egin da, eta emozioa eta zirrara begi-bistakoak ziren alderdikideen nahiz hautagaien artean. Udalerri guztietako hautagaiek, EAEko hiru hiriburuetakoek eta Foru Aldundietakoek burukideen babesa jaso dute, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko Presidentea eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea buru. Jeltzaleen hitzordu garrantzitsu honetan izan dira, halaber, […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK BERRETSI EGIN DU BILBOREN ALDE, PERTSONEN ALDE, AUZOEN ALDE ETA JARDUERA EKONOMIKO ETA KALITATEZKO ENPLEGUAREN ALDE HARTU DUEN KONPROMISOA, ETA BOTOA ESKATU DIE HERRITARREI “ETORKIZUNEKO HIRI BIZI-BIZI HORI” ERAIKITZEN JARRAITZEKO

Hauteskunde-kanpainako azken eguneko goizean, Juan Mari Aburto EAJ-PNVren hautagaiak hausteskunde-programan datozen lau urteetarako zehaztauta dauzkan hiru lehentasunak nabarmendu ditu berriz ere: “PERTSONAK, inor atzean utzi gabe, AUZO guzti-guztien hobekuntza, eta JARDUERA EKONOMIKOA eta kalitatezko ENPLEGUA, duintasunezko soldatekin. Nire helburua Bilboren ETORKIZUNA segurtatzea da, oraingo bilbotarrena eta datozen belaunaldiena”. Aburtok adierazi duenez, “EAJ-PNVren zintzotasun eta lan […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTO: “BILBON ETA BIZKAIAN LANEAN DIHARDUGU TALENTUA ERAKARTZEKO GUNE HANDIA IZATEKO”

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusigaiak konpromiso irmoa agertu dute, Bilbo eta Bizkaia “prestakuntza hartzeko, lan egiteko eta bizi-kalitatez bizitzeko lekurik onena izan daitezen”. Ekitaldian, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Aitor Esteban, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea; Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea; eta […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARDUNGO DU BILBOK GIZARTE-KOHESIOAN ZEIN GIZA-GARAPEN JASANGARRIAN AURRERA EGITEN JARRAI DEZAN

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiak, gaur goizean nabarmendu duenez, “Bilbo da balioen eta Garapen Jasangarrirako Helburuen Europako hiriburua”, eta ildo horretan, Hiriak “Giza-Garapen Jasangarriaren eredu” izaten jarraitzearen aldeko konpromisoa hartu du. Ekitaldian Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, izan da. Gaur goizean Mesedeetako Kaian kokatutako indarkeria matxistaren aurkako muralaren ondoan antolatu den ekitaldian, Juan […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU “GURE KULTURA ETA NORTASUNA” INDARTZEKO, BILBOKO KULTURAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN GARAPENAREN BITARTEZ

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak bere gain hartu du “gure kultura eta nortasuna indartzeko lan egiten jarraitzearen aldeko konpromisoa, etorkizunera begira Bilboko Kulturaren Plan Estrategikoa garatuz”. San Mameseko zelaigunean antolatutako ekitaldian, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak argi utzi nahi izan du “ez dugula gure nortasuna galdu behar, baizik eta mundu osoari erakutsiko diogu; […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTO: “BALIABIDE GEHIAGO AKTIBATUKO DITUGU ENPRESAK ERAKARTZEKO, TALENTUA ATXIKITZEKO, BERTAKO MERKATARITZA INDARTZEKO ETA KALITATEZKO ENPLEGU EGONKORRA SORTZEKO”

Hauxe da Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiaren konpromisoa, “bizitzeko eta lan egiteko moduko Bilbo indartsu, moderno eta erakargarria eraikitzeko”. EAJ-PNVren Bilboko lantaldeak “Bilboko garapen ekonomikoa bultzatzen jarraituko du” 2023-2027 agintaldian. Datozen lau urteetarako, Juan Mari Aburtok bere gain hartu du “enpresa eta sektore estrategikoak erakartzen lagunduko duten baliabide […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU GIZARTE ZEIN HIRIGINTZA ARLOKO KOHESIOA DUEN BILBO MODERNOA ERAIKITZEKO, “GERO ETA HIRI INKLUSIBOAGOA ETA JASANGARRIAHOA IZAN DADIN”

Bilbo hiri postindustriala izatetik zerbitzuz eta aukerez betetako hiri modernoa izatera eraman duen eraldaketa-prozesua “ez da oraindik amaitu”, Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiaren esanetan. Hori dela eta, bere gain hartu du “egunez egun lanean jarraitzeko” konpromisoa, “gizarte nahiz hirigintza arloetako kohesiotik hiria modernizatzen jarraitzearren, helburu bati begira: Bilbo […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK ATHLETIC-EKO URREZKO INTSIGNIA JASO DU, BAZKIDE BEZALA BERROGEITA HAMAR URTE BETETZEAGATIK

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate, berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagai eta Athleticzale sutsuak San Mamesen jaso du gaur arratsaldean Athletici lotuta 50 urte bete dituzten bazkideei klubak eman ohi dien urrezko intsignia. Balio sinboliko handiko ekitaldi hunkigarri hau, beren bihotzeko klubarekiko leialtasun eta konpromisoagatik Jon Uriarte Athleticeko presidenteak emandako aintzatespen bera jaso duten beste […]

GEHIAGO IRAKURRI