Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako berrautatzeko hautagaiak iragarri duenez, kalitateko enplegu egonkorra sortzea da agintaldi berri honetarako zehaztuak dituen helburu nagusietako bat. Alkateak adierazi duenez, sektore estrategiko eta lehiakorretan jarduera ekonomiko berria sustatzeko oinarriak finkatzen jarraituko du, bilbotarrei aukera horietaz baliatzeko modua erraztuz. Horretarako, legealdi berrian sakondu beharreko hiru ardatz nagusi aurkeztu ditu: Bilbo […]
Ekonomia eta enplegua
BILBO PROIEKTU, INBERTSIO, ENPRESA ETA KALITATEKO ENPLEGUAREN ERAGILE ETA TRAKZIOGILE NAGUSIA BIHURTZEA DA JUAN MARI ABURTOREN LEHENTASUNA
Euzko Alderdi Jeltzaleak Bilbon eta Bizkaian berrautaketarako aurkeztu dituen Juan Mari Aburto eta Unai Rementeria hautagaiek gaur goizean eman dituzte ezagutzera hauteskunde-programetan hiribururako nahiz Lurralderako jaso dituzten enplegu eta ekonomiari buruzko proposamenak. Aburto hautagaiak iragarri duenez, hurrengo agintaldirako lehentasunezko helburuetako bat “Bilbo finantzen eta ekonomiaren hiriburu bihurtzea izango da. Proiektu, inbertsio, enpresa eta kalitateko lanpostuen […]
ABURTOK BILBO MERKATARITZAREN HIRIBURU BIHURTUKO DUELA IRAGARRI DU, KALITATEZ ETA BEREZKO NORTASUNEZ HORNITUTA
Juan Mari Aburtok apustu sendoa egin du Bilbok merkataritza-hiri handia izaten jarrai dezan, Europa hegoaldeko nagusietakoa. “Bertako merkataritzari sostengu integrala ematen jarraituko dugu, lehiakortasunari eutsiz eta kontsumo-eredu berrietara egokitzea sustatuz; eta Bilbok merkataritza-hiriburu bezala duen erakargarritasuna indartu nahi dugu gure inguruko eraginpeko eremu osoan, “Bilbo laurogeita hamar minutura” deitzen dugun horretan”, adierazi du. Horretarako, Juan […]
JUAN MARI ABURTOK BILBOREN ALDEKO 10 KONPROMISOAK IRAGARRI DITU
“Bilbok mugitzen gaitu. Bilboko auzo guztiek mugitzen gaituzte. Eta Bilboko pertsona guztiek mugitzen gaituzte”. Adierazpen irmo honen bidez, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak Bilboren alde eta bilbotarren alde hartu dituen 10 konpromisoak eman ditu ezagutzera. Juan Mari Aburtok aintzakotzat hartuko du erronken dekalogo hau bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko. Adierazpen hauek gaur goizean egin ditu Bilboko Udaletxearen […]
JUAN MARI ABURTO: “LANEAN JARRAITUKO DUT PERTSONA GUZTIEN ALDE, AUZO GUZTIEN ALDE ETA BILBON JARDUERA EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA HAZTEAREN ALDE”
Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Bilboko Udalerako hautagai-zerrenda aurkeztu du gaur Areatzan. Hautagai jeltzaleak aitortu duenez, indartsu, pozik eta ilusioz beteta dago, eta batez ere, “den-dena Bilboren alde emateko prest. Eta bilbotar guztiekin, bilbotar guztientzat eta bilbotar guztien mesedetan egin behar dugu”. “Pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzuak dituen hiri berri, aktibo, moderno eta erakargarria […]