“Segurtasuna babestu beharreko ondasuna dela” kontuan hartuz, Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak konpromisoa, inplikazioa eta proposamenak azaldu ditu esparru honetan hobetzen jarraitzeko. “Bilbo hiri segurua da. Halaxe egiaztatzen dute datuek, eta halaxe frogatzen du poliziaren jardunak. Eta begi-bistako errealitateak: Bilbo inbertitzeko, ekintzailetzan jarduteko, enpresa eta negozio berriak kokatzeko […]
Bilbo hiri segurua da. Halaxe egiaztatzen dute Estatuko, Europako eta mundu osoko neurri bereko beste eremu metropolitar batzuekin egindako konparazioetako datuek. Eta halaxe frogatzen dute egunez eguneko jardunak zein azken urteotan hirian antolatu ditugun mundu mailako ekitaldiek ere.