EAJ-PNV

JUAN MARI ABURTOK IGANDEAN BOTOA EMATERA JOATEKO ESKATU DU ETORKIZUNEKO BILBO ABIAN JARTZEKO: MUNDUKO HIRIRIK ONENA!

Bilboko Areatzan egin da gaur arratsaldean EAJ-PNVren kanpainaren amaierako mitina, eta ehunka alderdikide eta alderdizale elkartu dira bertaratutakoen artean. Ekitaldi hunkigarria izan da, barre egiteko nahiz eskerrak emateko uneak izan dituena, jeltzaleek azken hilabeteotan egin duten lan handia ospatzeko. Euzko Alderdi Jeltzalearen barruko kargudunen artean, Andoni Ortuzar EBBko Presidentearen eta Itxaso Atutxa BBBko Presidentearen presentzia […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK EGONKORTASUNA, ZIURTASUNA, ERANTZUKIZUNA ETA KONFIANTZA OINARRI DITUEN UDAL GOBERNUA ESKAINI DIO BILBORI

EAJ-PNVren eredua da nagusi Euskadiko udalerri bakoitzean eta lurralde bakoitzean. Kudeaketa ona, balioetan ondutako taldeak eta konpromisoa dira Euzko Alderdi Jeltzaleak igande honetako hauteskundeetara aurkeztu dituen taldeen gakoak. Halaxe adierazi dute gaur goizean EAJ-PNVren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkatetzetarako hautagaiek, Nueva Economía Forumak antolatutako topaketan. Informazio gosari honetan, euskal gizartearen hainbat sektore profesionaletako ordezkari eta […]

GEHIAGO IRAKURRI
BILBOKO EAJ-PNVk HAUTESKUNDE KANPAINA DIGITALA AURKEZTU DU

Juan Mari Aburtok online hauteskunde-kanpaina aurkeztu du gaur goizean Sabin Etxean. “Bilboko udal hauteskunde-kanpaina hau azken urteotako digitalena, aktiboena eta modernoena izango da”, iragarri du. EAJ-PNVk herritarren eskura jarri nahi du hauteskunde-kanpainari buruzko informazio osoa, hautagaiak non dauden eta zer egiten duten, programan jaso dituen proposamenen edukia ezagutzera emateaz gain. Bilboren kasuan, www.juanmariaburto.eus webgunean kontsultatu […]

GEHIAGO IRAKURRI
ABURTOK EAJ-PNVren HAUTESKUNDE-KANPAINAREN HASIERAKO EKITALDIAN PARTE HARTU DU BILBON

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako berrautatzeko hautagaiak Alderdiak Bilbon antolatutako Hauteskunde Kanpainaren hasierako ekitaldian parte hartu du, Sabinen Etxearen aurrean. Harekin batera agertu dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, Unai Rementeria Ahaldun Nagusigaia eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentetzarako hautagai jeltzalea, baita Lurraldeko zenbait udalerritako zerrendaburuak ere, hainbat alderdikide eta alderdizalerekin batera. […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTO: “LANEAN JARRAITUKO DUT PERTSONA GUZTIEN ALDE, AUZO GUZTIEN ALDE ETA BILBON JARDUERA EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA HAZTEAREN ALDE”

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Bilboko Udalerako hautagai-zerrenda aurkeztu du gaur Areatzan. Hautagai jeltzaleak aitortu duenez, indartsu, pozik eta ilusioz beteta dago, eta batez ere, “den-dena Bilboren alde emateko prest. Eta bilbotar guztiekin, bilbotar guztientzat eta bilbotar guztien mesedetan egin behar dugu”. “Pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzuak dituen hiri berri, aktibo, moderno eta erakargarria […]

GEHIAGO IRAKURRI
EAJ-PNVren Bilboko Udalerako hautagaiak 2019-2023 epealdirako herritarrei aurkeztuko dieten programa lantzeko elkartu dira

Juan Mari Aburto Alkategaiak eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidenteak lan saioan elkartu dituzte EAJ-PNVren Bilboko hautagaiak, Miren Araneta eta Jon Andoni Atutxa BBBko burukideak eta Alderdia Bilbon osatzen duten hamahiru uri erakundeen ordezkariak. EAJ-PNVren Bilboko taldeak agintaldian egindako ekintzen balantzea egin dute. Horren harira, Aburtok gogoratu dio bere taldeari “agintaldia ez dela amaitu […]

GEHIAGO IRAKURRI
EAJ-PNVk Bizkaiak aurrera egiten jarraitzeko taldea aurkeztu du

“Euzko Alderdi Jeltzalea eginbeharrak eginda aurkeztu da berriro ere gizartearen aurrean, herritarrei herri bakoitzean duen onena eskaintzeko asmoz. Izan ere, hori da egin behar duguna, herri honekin hartu dugun konpromisoa”. Halaxe adierazi du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidenteak, EAJ-PNVk maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetarako proposatuko dituen Bizkaiko hautagaien aurkezpenean. Euskalduna Jauregian antolatutako ekitaldian, […]

GEHIAGO IRAKURRI
EAJ-PNVk Juan Mari Aburto Rike Bilboko alkategaitzat aukeratu du

EAJ-PNV Bilbon osatzen duten 13 uri erakundeek Juan Mari Aburto Rike egungo Alkatea berretsi dute datozen lau urteetarako Alkategaia izan dadin. Barruko hauteskunde-prozesuaren ondoren, Hiriko afiliatu jeltzaleek Aburto aukeratu dute berriz ere maiatzaren 26ko hauteskunde-prozesuan Bilboko hautagai-zerrendako buru izan dadin. Prozesu honetan, Aburtorekin batera Bilboko Udalerako zinegotzigaiak izango diren pertsonak ere hautatu dituzte. Bestalde, Bizkaiko […]

GEHIAGO IRAKURRI