JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU “GURE KULTURA ETA NORTASUNA” INDARTZEKO, BILBOKO KULTURAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN GARAPENAREN BITARTEZ

JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU “GURE KULTURA ETA NORTASUNA” INDARTZEKO, BILBOKO KULTURAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN GARAPENAREN BITARTEZ

  • EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiak ziurtatu duenez, “gure kultura-eskaintzaren indarraren eraginez, nazioarteko posizionamendu bikaina dugu ekitaldi handiak, kontzertuak eta turismoa erakartzeko. Kalitatezko programazioa eskainiz urteko 365 egunetan eta auzo guzti-guztietan”.

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak bere gain hartu du “gure kultura eta nortasuna indartzeko lan egiten jarraitzearen aldeko konpromisoa, etorkizunera begira Bilboko Kulturaren Plan Estrategikoa garatuz”.

San Mameseko zelaigunean antolatutako ekitaldian, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak argi utzi nahi izan du “ez dugula gure nortasuna galdu behar, baizik eta mundu osoari erakutsiko diogu; batetik, tokian tokikoari erreparatuz, bertako kultura eta sormen sektoreari eman beharrko babesaren bitartez, eta bestetik, munta handiagoko proiektuei begira, ekitaldi handiak eta turismoa erakartzen dituzten nazioarteko hirien mapan jarraitzeko. Baina betiere kalitatearen eta jasangarritasunaren zigiluarekin”.

EAJ-PNVren hautagaitzak neurri zehatzak proposatu ditu kulturaren arloan datozen lau urteetarako: bertako kultura eta sormen sektorea babestea (Bilbao Arte, Azkuna Zentroa/Alhóndiga Bilbao, Arriaga Antzokiko ekoizpenak, Pabellón 6 berria, Euskal Museoa eta Arte Ederren Museoa handitzeko proiektuak, Guggenheim Museoarekin dugun lotura sendoa…), Bilbao BBK Live bezalako nazioarteko inpaktuko musika-jaialdiak indartzea, Bilbora kontzertu gehiago erakartzea, musika arloko erreferenteak bultzatzea (BOS, Udal Banda eta Txistulari Banda, ABAO Bilbao Opera, Koral Elkartea eta Elkarte Filarmonikoa), zinemaren industria berria ezarri eta sendotzeko lan egitea eta ekitaldi propioak sustatzea, Aste Nagusia kasu, “gure nortasunari lotutako hiriko ekitaldi nagusia”.

Gainera, hautagai jeltzaleak ziurtatu du, iragarritakoez gain, beste ekimen batzuk ere garatuko direla kultura eta ekitaldien esparruan: ekintza asko aurreikusita dauzkagu, izan ere, gure kultura-eskaintzaren indarraren eraginez, nazioarteko posizionamendu bikaina dugu ekitaldi handiak, kontzertuak eta turismoa erakartzeko. Kalitatezko programazioa eskainiz urteko 365 egunetan eta auzo guzti-guztietan. Horren harira, Juan Mari Aburtok gogoratu du Frantziako Tourra, kirol arloan dagoen ekitaldirik garrantzitsuena, Bilbotik irtetea lortu dugula, UEFA Women´s Champions Leagueren finala 2024an Bilbon jokatzea lortu dugula, eta 2025ean, UEFA Europa Leagueren finala.