TALDEA
TALDE BERRITUA, ZINTZOA, ILUSIOZ ETA ESPERIENTZIAZ BETEA

"Bilboren etorkizuneko proiektuei ekiteko prest gaude, hiri berria, aktiboa, modernoa, erakargarria eta pertsona guztientzako kalitateko zerbitzuez betea izan dadin."
Itxaropenez betetako bide honetan, udal kudeaketan prestakuntza eta esperientzia zabala duten gizon-emakumeak ditut bidelagun.
Eskarmentua eta gaztetasuna, konpromisoa eta zintzotasuna; horiexek dira balioetan trebatutako gure lan-taldearen ezaugarri nagusiak, lan-talde euskalduna, Bilbokoa izatearen eta gure auzoetakoa izatearen harrotasunari atxikitakoa.
Lanean jarraitu behar dugu, ahalegin eta ardura osoz, bilbotar guztien zerbitzura.
Gure auzokideei entzunez une oro. Eta zuen parte-hartzeaz, gure hiriaren ongizatea lortuko dugu.
Gora Bilbao!