Bilboko Areatzan egin da gaur arratsaldean EAJ-PNVren kanpainaren amaierako mitina, eta ehunka alderdikide eta alderdizale elkartu dira bertaratutakoen artean. Ekitaldi hunkigarria izan da, barre egiteko nahiz eskerrak emateko uneak izan dituena, jeltzaleek azken hilabeteotan egin duten lan handia ospatzeko. Euzko Alderdi Jeltzalearen barruko kargudunen artean, Andoni Ortuzar EBBko Presidentearen eta Itxaso Atutxa BBBko Presidentearen presentzia […]
-
AURKEZPENAKUDEAKETA ETA GARDENTASUNAMaiatzak 24 – 10:45eanAreatzako Pasalekua
Juan Mari Aburtok, bere lantalde osoarekin batera, Udaleko Kudeaketa Ona, Gardentasuna eta Herritarren Parte-Hartzea bermatzeko abiaraziko dituen ekimenak aurkeztuko ditu.
-
KANPAINA AMAIERAKO MITINAMaiatzak 24 – 20:00Areatzako Pasealekua
Heldu da unea axola zaiguna erakusteko, Euskadik mugiarazten gaituela erakusteko. Zatoz bat eginik elkar lotzen gaituen proiektua partekatzera.
Berriak
24 maiatza, 2019
24 maiatza, 2019
TALDE HANDI BAT ETA KUDEAKETAREN ARLOKO ZORROZTASUNA DIRA JUAN MARI ABURTOREN GAKOAK ETORKIZUNEKO BILBO ERAIKITZEKO
Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak amaiera eman dio, “Etorkizuneko Bilbo” deritzona eraikitzeko hauteskunde-programan zehaztutako proiekturik nabarmenenen azken bi asteotako aurkezpen-errondari. Amaierako ekitaldian, igandeko hauteskundeetarako gogoeta-egunaren bezperan, lantaldea aurkeztu du, Euzko Alderdi Jeltzalearen “lan egiteko moduaren eta estilo bereizgarriaren” giltzarrizko osagaia, haren esanetan. Hitz hauekin laburbildu du aipatutako estiloa: “zintzotasuna, konpromisoa, hurbiltasuna, […]
23 maiatza, 2019
JUAN MARI ABURTOK EGONKORTASUNA, ZIURTASUNA, ERANTZUKIZUNA ETA KONFIANTZA OINARRI DITUEN UDAL GOBERNUA ESKAINI DIO BILBORI
EAJ-PNVren eredua da nagusi Euskadiko udalerri bakoitzean eta lurralde bakoitzean. Kudeaketa ona, balioetan ondutako taldeak eta konpromisoa dira Euzko Alderdi Jeltzaleak igande honetako hauteskundeetara aurkeztu dituen taldeen gakoak. Halaxe adierazi dute gaur goizean EAJ-PNVren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkatetzetarako hautagaiek, Nueva Economía Forumak antolatutako topaketan. Informazio gosari honetan, euskal gizartearen hainbat sektore profesionaletako ordezkari eta […]