ILDO ESTRATEGIKOA

KULTURA ETA KIROLA

Bilbao por la cultura

Kultur jarduera zabala duen hirian bizi gara, eta honek, bilbotarren gozamena areagotzeaz gain, hiriko dinamika turistikoei ere eragiten die, kalitatezko turismoa erakarriz, gure kultura eta nortasunari buruzko jakin-minak bultzatuta.

Udalaren kirol-instalazioen eskaintza zabalak zerbitzua ematen die hainbat erakunde, klub eta ikastetxeri, eta urterik urte, kirol-ekitaldi ugari antolatu ohi ditugu, formatu txikikoak auzoetan nahiz nazioarteko oihartzuna duten erreferentziazko ekitaldi jendetsuak.

11 hiri eta komunitate jasangarriak
17 helburuak lortzeko aliantza

Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena

Juan Mari Aburtok lanean jarraituko du “gure kultura eta nortasuna” indartzeko, Bilboko kulturaren plan estrategikoaren garapenaren bitartez

Gure programaren helburuak

01

Kultura

Kultura Bilbon modu integralean garatzea, ikuspegi bikoitzetik begiratuta: herritarren gozamen eta aberaste pertsonalerako tresna bezala eta tokiko ekonomia dinamizatzeko jarduera bezala.

02

Kirola

Kirola aisialdi osasungarriaren mesedeko tresna estragikotzat bultzatzea, kirol instalazio hurbilak, merkeak eta kalitatezkoak adin guztietako pertsonen eskura jarriz.

Berriak

JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU “GURE KULTURA ETA NORTASUNA” INDARTZEKO, BILBOKO KULTURAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN GARAPENAREN BITARTEZ

JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU “GURE KULTURA ETA NORTASUNA” INDARTZEKO, BILBOKO KULTURAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN GARAPENAREN BITARTEZ

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak bere gain hartu du “gure kultura eta nortasuna indartzeko lan egiten jarraitzearen aldeko konpromisoa, etorkizunera begira Bilboko Kulturaren Plan Estrategikoa garatuz”. San Mameseko zelaigunean antolatutako ekitaldian, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak argi utzi nahi izan du “ez dugula gure nortasuna galdu behar, baizik eta mundu osoari erakutsiko diogu; […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK ETA ELIXABETE ETXANOBEK BERRETSI EGIN DUTE NAZIOARTEKO EKITALDI ETA INBERTSIOETARAKO ERAKARGARRIA DEN HIRIA ETA LURRALDEA GARATZEN JARRAITZEKO EAJ-PNVREN KONPROMISOA

JUAN MARI ABURTOK ETA ELIXABETE ETXANOBEK BERRETSI EGIN DUTE NAZIOARTEKO EKITALDI ETA INBERTSIOETARAKO ERAKARGARRIA DEN HIRIA ETA LURRALDEA GARATZEN JARRAITZEKO EAJ-PNVREN KONPROMISOA

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak eta Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko Ahaldun Nagusigaiak etorkizunez eta aukerez hornitutako Bilbo Bizkaia erakargarria garatzearen aldeko konpromiso irmoa berretsi dute. Frantziako Tourraren hurrengo edizioa Bilbotik irtengo dela gogoraratzen duen Maillot Horiaren aurrean, Aburtok ziurtatu du EAJ-PNVren hautagaitzak “nazioarteko proiekzioa duten ekitaldi, kontzertu eta […]

GEHIAGO IRAKURRI

100 jarduketa baino gehiago
aurreikusi ditugu