HURRENGO EKITALDIAK

Ez dago gertaerarik.

BERRIAK

JUAN MARI ABURTOK 100 JARDUKETA BAINO GEHIAGO ZEHAZTU DITU HAUTESKUNDE PROGRAMAN BILBOKO AUZOETARAKO

EAJ/PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak ondorengo agintaldian Hiriko auzoetarako aurreikusita dauden ekintzak izan ditu hizpide gaurko agerraldian. Auzoak dira Juan Mari Aburtoren hauteskunde-programaren ardatz nagusietako bat, eta adierazi duenez, “gure erronka, Bilbo mundu osoan ezagutzera eman duen eraldaketa auzo guztietara eramatea da, proiektu eta ekintza zuzenen bitartez.” Juan Mari Aburtok gogoratu duenez, azken lau urte hauetan […]

GEHIAGO IRAKURRI
BILBO PROIEKTU, INBERTSIO, ENPRESA ETA KALITATEKO ENPLEGUAREN ERAGILE ETA TRAKZIOGILE NAGUSIA BIHURTZEA DA JUAN MARI ABURTOREN LEHENTASUNA

Euzko Alderdi Jeltzaleak Bilbon eta Bizkaian berrautaketarako aurkeztu dituen Juan Mari Aburto eta Unai Rementeria hautagaiek gaur goizean eman dituzte ezagutzera hauteskunde-programetan hiribururako nahiz Lurralderako jaso dituzten enplegu eta ekonomiari buruzko proposamenak. Aburto hautagaiak iragarri duenez, hurrengo agintaldirako lehentasunezko helburuetako bat “Bilbo finantzen eta ekonomiaren hiriburu bihurtzea izango da. Proiektu, inbertsio, enpresa eta kalitateko lanpostuen […]

GEHIAGO IRAKURRI
ABURTOK BILBO MERKATARITZAREN HIRIBURU BIHURTUKO DUELA IRAGARRI DU, KALITATEZ ETA BEREZKO NORTASUNEZ HORNITUTA

Juan Mari Aburtok apustu sendoa egin du Bilbok merkataritza-hiri handia izaten jarrai dezan, Europa hegoaldeko nagusietakoa. “Bertako merkataritzari sostengu integrala ematen jarraituko dugu, lehiakortasunari eutsiz eta kontsumo-eredu berrietara egokitzea sustatuz; eta Bilbok merkataritza-hiriburu bezala duen erakargarritasuna indartu nahi dugu gure inguruko eraginpeko eremu osoan, “Bilbo laurogeita hamar minutura” deitzen dugun horretan”, adierazi du. Horretarako, Juan […]

GEHIAGO IRAKURRI
PERTSONAK DIRA BILBOKO PROIEKTU NAGUSIA, JUAN MARI ABURTORENTZAT, EUREN BIZI-KALITATEA ETA ONGIZATEA

“Pertsonak dira niretzat Bilboko proiektu nagusia, euren bizi-kalitatea eta ongizatea”. Halaxe iragarri du Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiak zein izango den bere lehentasuna ondorengo agintaldirako. Aburtok aurreratu duenez, bilbotarren bizi-kalitatearen eta ongizatearen alde lan egiten jarraituko du, Bilbo kohesionatu eta inklusiboaren alde, pertsonarik ahulenek eta behar handienak dituztenek etengabe aurrera doan baina inor atzean […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK EMAKUME ETA BERDINTASUNAREN SAILA SORTUKO DU BILBO ERREFERENTE BIHURTZEKO

Pertsonak dira El objetivo que va a marcar la hoja de ruta de Juan Mari Aburtok datozen lau urteetarako ibilbide-orrian zehaztua duen helburu nagusia. Halaxe adierazi du gaur goizean EAJ/PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Errekaldeko Plazan, berdintasunaren arloko proposamenak aurkezteko egindako ekitaldian. Hurrengo agitaldirako proposamen horien artean, berritzaileena Emakume eta Berdintasunaren Sail bakarraren sorrera izango da. […]

GEHIAGO IRAKURRI
BILBOKO EAJ-PNVk HAUTESKUNDE KANPAINA DIGITALA AURKEZTU DU

Juan Mari Aburtok online hauteskunde-kanpaina aurkeztu du gaur goizean Sabin Etxean. “Bilboko udal hauteskunde-kanpaina hau azken urteotako digitalena, aktiboena eta modernoena izango da”, iragarri du. EAJ-PNVk herritarren eskura jarri nahi du hauteskunde-kanpainari buruzko informazio osoa, hautagaiak non dauden eta zer egiten duten, programan jaso dituen proposamenen edukia ezagutzera emateaz gain. Bilboren kasuan, www.juanmariaburto.eus webgunean kontsultatu […]

GEHIAGO IRAKURRI
ABURTOK EAJ-PNVren HAUTESKUNDE-KANPAINAREN HASIERAKO EKITALDIAN PARTE HARTU DU BILBON

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako berrautatzeko hautagaiak Alderdiak Bilbon antolatutako Hauteskunde Kanpainaren hasierako ekitaldian parte hartu du, Sabinen Etxearen aurrean. Harekin batera agertu dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, Unai Rementeria Ahaldun Nagusigaia eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentetzarako hautagai jeltzalea, baita Lurraldeko zenbait udalerritako zerrendaburuak ere, hainbat alderdikide eta alderdizalerekin batera. […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTOK BILBOREN ALDEKO 10 KONPROMISOAK IRAGARRI DITU

“Bilbok mugitzen gaitu. Bilboko auzo guztiek mugitzen gaituzte. Eta Bilboko pertsona guztiek mugitzen gaituzte”. Adierazpen irmo honen bidez, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak Bilboren alde eta bilbotarren alde hartu dituen 10 konpromisoak eman ditu ezagutzera. Juan Mari Aburtok aintzakotzat hartuko du erronken dekalogo hau bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko. Adierazpen hauek gaur goizean egin ditu Bilboko Udaletxearen […]

GEHIAGO IRAKURRI
JUAN MARI ABURTO: “LANEAN JARRAITUKO DUT PERTSONA GUZTIEN ALDE, AUZO GUZTIEN ALDE ETA BILBON JARDUERA EKONOMIKOA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA HAZTEAREN ALDE”

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak Bilboko Udalerako hautagai-zerrenda aurkeztu du gaur Areatzan. Hautagai jeltzaleak aitortu duenez, indartsu, pozik eta ilusioz beteta dago, eta batez ere, “den-dena Bilboren alde emateko prest. Eta bilbotar guztiekin, bilbotar guztientzat eta bilbotar guztien mesedetan egin behar dugu”. “Pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzuak dituen hiri berri, aktibo, moderno eta erakargarria […]

GEHIAGO IRAKURRI
EAJ-PNVren Bilboko Udalerako hautagaiak 2019-2023 epealdirako herritarrei aurkeztuko dieten programa lantzeko elkartu dira

Juan Mari Aburto Alkategaiak eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidenteak lan saioan elkartu dituzte EAJ-PNVren Bilboko hautagaiak, Miren Araneta eta Jon Andoni Atutxa BBBko burukideak eta Alderdia Bilbon osatzen duten hamahiru uri erakundeen ordezkariak. EAJ-PNVren Bilboko taldeak agintaldian egindako ekintzen balantzea egin dute. Horren harira, Aburtok gogoratu dio bere taldeari “agintaldia ez dela amaitu […]

GEHIAGO IRAKURRI