2029-2023 PROIEKTUA: HELBURU NAGUSIA

HAUEXEK DIRA DATOZEN 4 URTEOTARAKO LEHENTASUNEZKO JARDUERA-ILDOAK

HELBURU NAGUSIA

BILBO PERTSONEN ALDE, AUZOEN ALDE ETA JARDUERA EKONOMIKOAREN ALDE

Bilbo gero eta kohesionatuagoa eraikitzen jarraitzea, pertsona guztiei bizi-kalitate altua bermatuz, auzo guztietan kalitatezko zerbitzuak finkatuz, inbertitzeko eta enplegua sortzeko hiri erakargarria osatuz. Partekatutako balio sendoetan oinarritutako hiria, emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasunari lehentasuna ematen diona.

HELBURU NAGUSIA
10 KONPROMISO

03. Bilbo EKONOMIAREN ERAGILE eta ENPLEGUAREN sortzaile bezala bultzatuko dugu

Negozio berrietarako inbertsioak erakarriko dituen hiria izan nahi dugu, ekonomiaren eragilea; enplegu gehiago, egonkorragoa eta kalitate handiagokoa lortzeko. Sektore estrategikoei dagozkien proiektu handiak ditugu; hala nola, Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa edo Zorrotzaurreko Parke Teknologiko Enpresariala. Tokiko merkataritza eta kalitatezko Turismo iraunkorra bultzatzen jarraituko dugu.

Honela mugitzen gara EKONOMIAREN ETA ENPLEGUAREN ALDE