ILDO ESTRATEGIKOA

HIRI-ERALDAKETA IRAUNKORRA

Bilbo da, zalantzarik gabe, hiri postindustrial bat zerbitzu-hiri modernoa bihurtzeko hiri-eraldaketaren eredurik onenetako bat, eta halaxe aitortu dute behin eta berriz nazioartean.

Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena

Juan Mari Aburtok Bilboko konektibitatea eta garraioa hobetzea proposatu du hiriaren barrian nahiz kanpoan

Gure programaren helburuak

01

Hiri esparruan gauzatu beharreko esku-hartze nagusiak

Hirian egin beharreko etorkizuneko hirigintza-eraldaketen oinarriak finkatzea, behar bereziak dituzten auzoetan nahiz hiriko aukera-esparruetan hiri-birgaikuntzari eta berritze-prozesuari jarraipena emanez.

02

Espazio publikoa

Espazio publikoa egokitu eta horren erabilera hobea sustatzea, bertan hiriaren intereseko izaera sozial, kultural eta komertzialeko jarderak eta ekitaldiak garatuz. Ekitaldi hauek behar bezalako oreka lortu behar dute bizikidetza errazteko eta auzoak dinamizatzen laguntzeko

03

Iraunkortasuna, ingurumena eta berdeguneak

Hiri-eredu iraunkorragoaren garapenean aurrera egiten jarraitzea, energiaren eta uraren kontsumoa zein hiri-hondakinak murriztuz, eta Eraztun Berdea indartzen eta herritarrak iraunkortasunaren balioan hezten jarraitzea.

Berriak

JUAN MARI ABURTOK BILBOREN ALDEKO 10 KONPROMISOAK IRAGARRI DITU

JUAN MARI ABURTOK BILBOREN ALDEKO 10 KONPROMISOAK IRAGARRI DITU

“Bilbok mugitzen gaitu. Bilboko auzo guztiek mugitzen gaituzte. Eta Bilboko pertsona guztiek mugitzen gaituzte”. Adierazpen irmo honen bidez, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak Bilboren alde eta bilbotarren alde hartu dituen 10 konpromisoak eman ditu ezagutzera. Juan Mari Aburtok aintzakotzat hartuko du erronken dekalogo hau bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko. Adierazpen hauek gaur goizean egin ditu Bilboko Udaletxearen […]

GEHIAGO IRAKURRI

100 jarduketa baino gehiago
aurreikusi ditugu