Garraioak, mugikortasunak eta irisgarritasunak Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berrautaketarako EAJ/PNVren hautagaiak 2019-2023 epealdirako planteatu dituen ildo estrategikoen nahitaezko osagaiak izaten jarraituko dute. Azken lau urte hauetan, bultzada sendoa eman zaie, gure hiria mugikortasun iraunkorraren Europako abangoardian kokatuz. “Oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako ingurune adeitsuak sortu dira ibilgailuaren protagonismoa murriztuz –nabarmendu du–, eta garraio publikoko sare […]
Bilbo Europako abangoardian dago mugikortasun iraunkorrari dagokionez, izan ere, barruko joan-etorrietan, ibilgailu partikularraren erabilerari buruzko indizerik txikienetakoa du (% 12 ingurukoa) garraiobideen banaketari buruzko azterketaren arabera.