Juan Mari Aburto EAJ/PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak segurtasunaren gaiari heldu dio gaur goizean Otxarkoagan, Udaltzaingoaren Komisariaren ondoan egindako ekitaldian. “Segurtasuna izan da eta izango da gure lehentasun nagusietako bat”, ziurtatu du. Jendaurreko agerraldian, hiriaren segurtasunari eusteko abiaraziko dituen ekimen eta proiektuak azaldu ditu. Ildo horretan aurreratu du 2019-2023 epealdirako erronka lanean jarraitzea izango dela bi […]
Bilbo hiria segurua dela esan dezakegu, zalantza izpirik gabe. Halaxe egiaztatzen dute Estatuko, Europako eta mundu osoko neurri bereko beste eremu metropolitar batzuekin egindako konparazioetako datuek. Eta halaxe frogatzen dute egunez eguneko jardunak zein azken urteotan hirian antolatu ditugun mundu mailako ekitaldiek ere.