Etorkizuneko Bilboren proiekzioa eta Gazteak dira Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako berrautatzeko hautagaiaren ildo estrategikoak. 2019-2023 epealdirako, planak eta ekimenak tarteko dituen asmo handiko programa du, Bilbo proiekzioa eta aukerak dituen hiri bizia, aktiboa, modernoa eta gaztea izan dadin. Aburtoren helburu nagusia, gaur iragarri duenez, “Bilboren Etorkizuna eraikitzen jarraitzea da, eta gazteekin, gazteentzat eta […]
Edozein hirirentzat funtsezkoa da etorkizunera begiratzea; Bilborentzat ere bai. Eta etorkizuna, zer esanik ez, gazteek eraikitzen dute. Ilusioak, proiektu profesionalak eta garatzeko moduko bizitza-proiektuak dituzten gazteak. Gure hiriko dinamiketan giltzarrizko eginkizuna izan nahi duten gazteak. Hiri hobea eraikitzeko iritziak azaldu eta proposamenak egin nahi dituzten gazteak.