“Bilboko kaleetan euskara gehiago entzun eta gehiago erabiltzea nahi dut”, adierazi du Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta EAJ-PNVren alkategaiak, ondorengo agintaldian euskararen erabilera babestu eta sustatzeko abiaraziko dituen lehentasunezko ildoak aurkezteko ekitaldian. Euskara da Aburtoren hauteskunde-programan zehaztutako 10 konpromisoetako bat. Hautagai jeltzaleak hitz eman du “etenik gabe” lan egingo duela Bilbo euskaldunagoa izan dadin, […]
Euskara gure nortasunaren ezaugarri nagusietakoa da. Euskarak jatorriekin lotu eta nor garen adierazteaz gain, kokapen berezia ematen digu berezko izaeraren eta aukera globaletara irekitzearen arteko oreka aurkitzea funtsezkoa bihurtu den mundu globalizatu honetan. Testuinguru honetan, hiriak nahitaezko eremuak gara euskararen erabilera bultzatzeko eta euskaldunak aktibatzeko.