Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta EAJ/PNVren berrautaketarako hautagaiak ziurtatu duenez, “Bilbo Kulturaren Nazioarteko Hiriburu bihurtzea” da datozen lau urteotarako erronka. Adierazpen horien aurretik, Aburtok gogoratu du azken agintaldi honetan lan handia egin dela Bilbok auzo guztietara zabaldutako kultur jarduera zabala izan dezan, BILBAO KULTURA 365 delakoaren bitartez. “Lan honi esker –esan du– egunero hirian […]
Bilbok kultura jarduera zabala du urteko 365 egunetan (“Bilbao Kultura 365”), eta horrek, bilbotarren gozamena areagotzeaz gain, hiriko dinamika turistikoei ere eragiten die, kalitatezko turismoa erakarriz, gure kultura eta nortasunari buruzko jakinminak bultzatuta. Urterik urte, Udalak 2.000 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu edo babesten ditu, kultura Bilboko auzo guztietara iristea erraztuz. Kultura eta sormen industriak ere sektore ekonomiko garrantzitsua bilakatu dira, bertako ehun ekonomikoaren % 6 eta enpleguaren % 5 inguru suposatzen dutelarik.