Eider Inunciaga Serna

1984an jaio nintzen, Uribarrin bizi naiz eta bi seme-alaba ditut

Eider-Inunciaga-big

Nazioarteko Harreman Saileko Proiektuetako Teknikaria Deustuko Unibertsitatean (egun). Zuzenbidean Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, ekonomia espezialitatean.

ZALETASUNAK

  • Korrika egitea, igeri egitea, mendia eta kirolarekin lotutako guztia
  • Eskuetara iristen zaidan edozein gauza irakurtzea
  • Bidaiatzea

DEFINITZEN NAITUEN HITZA EDO ESALDIA

Emakume langilea naiz, egiten duen gauza bakoitzean energia eta ilusio guztia jartzen duena. Nire ustez, enpatia funtsezkoa da askotan hain deshumanizatuta dagoen egungo munduan, eta beste asko bezalaxe, ziur nago egunero inguruan gauza txikiak aldatzeak mundu hobea lortzen lagunduko digula.

NIRE BALIOAK

  • Familia berez balio handia da niretzat aldean dakarren guztiagatik
  • Leialtasuna
  • Maitasuna
  • Erantzukizuna
  • Errespetua eta zaintza
  • Era berean, zintzotasuna, pazientzia, prestutasuna eta irmotasuna eguneroko jardunean aplikatzen saiatzen naizen balioak dira

ZER DA BILBO NIRETZAT

Niretzat Bilbo une oro sostengua, maitasuna, segurtasuna, aukerak eta irribarreak eman dizkidan aterpea da. Gainera, munduko hainbat herrialdetako hirietan bizi izan naizela, Bilbo eredugarria dela esan dezaket, hiri irekia, integratzailea eta izugarri abegikorra.