Juan Ibarretxe Karetxe

1975ean jaio nintzen, Indautxun bizi naiz eta bi seme-alaba ditut

Ekonomialaria. Enplegurako Prestakuntza eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Zuzendaria Eusko Jaurlaritzako Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan (egun).

ZALETASUNAK

  • Athletic
  • Kirolak (larruzko pala, bereziki)
  • Irakurtzea, zinema eta bidaiatzea

DEFINITZEN NAITUEN HITZA EDO ESALDIA

Oso pertsona familiarra, kristaua, abertzalea, lanarekin konprometitua eta arduratsua, ahaleginerako gaitasun handikoa, izaera bizikoa, lagunen lagun ona, atsegina eta alaitasuna ematen saiatzen dena.

NIRE BALIOAK

  • Gehien sufritzen dutenekiko maitasuna
  • Justizia Soziala
  • Gehien behar dutenen aldeko konpromiso aktiboa
  • Nire denbora eta baliabide materialak besteekin partekatzea, solidarioa izanik
  • Bizimodu kristauarekin koherentea izatea
  • Ingurukoekin zintzoa izatea
  • Hobetuz doan munduarekiko ameslaria

ZER DA BILBO NIRETZAT

Pertsonen kalitatea ardatz duen hiri abegikorra, distantzia laburrak dituena, bizitzeko eta familia giroa garatzeko leku atsegina, bertakoa izatearen harrotasuna eragiten duena; hitz gutxitan, jaio nintzen hiria, nire gogoko bizi-proiektua gehien maite ditudan pertsonekin (etxekoekin eta lagunekin) gauzatzeko aukera eskaini didan hiria.