Itziar Urtasun Jimeno

1964an jaio nintzen, San Inazion bizi naiz eta bi seme-alaba ditut

Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Zinegotzi Ordezkaria (egun). Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Gazteriaren arloko koordinatzailea.

ZALETASUNAK

  • Izugarri maite dut irakurtzea. Txikitan, jakinmin handia nuen inguruan gertatzen zen guztiari buruz, eta liburuak ondo-ondoan izan ditu ordudanik.
  • Bestalde, EAJko kidea izatea eta alderdi politikoaren bitartez pertsona guztien beharrei erantzuten laguntzea izugarri betetzen nauen zeregina da. Hori bizitzare alderdi guztietara zabaldu dut. Adibidez, seme-alaben ikastolako Kontseilu Errektoreko kidea naiz. Inguruarekiko konpromisoak pertsona bezala osatzen nau.
  • Azkenik, seme-alabak eta familia osoa aipatuko nituzke, berez zaletasunak ez diren arren. Aisialdia askoz ere ederragoa da familia giroan, familia nahitaezko oinarria baita nire bizitzan.

DEFINITZEN NAITUEN HITZA EDO ESALDIA

Nik uste dut pertsona dibertigarria eta proaktiboa naizela, inguruko guztiarekin konprometituta dagoena.

NIRE BALIOAK

  • Familia
  • Berdintasuna
  • Errespetua
  • Lankidetasuna

ZER DA BILBO NIRETZAT

Bilbo nire hiria da, nire seme-alabak jaio eta hazi diren hiria, nire bizitza osoko paisaia. Nekez imagina dezaket Bilbo hobetzearen alde lan egitea baino zeregin ederragorik, bilbotarrei lagunduz eta hirian dauden beharrizanei erantzunez. Erantzukizun handia da bai, baina zorte onekoa naiz horretan jarduteko aukera izateagatik.

Eta San Ignaziokoa naizenez eta beti auzo honetan bizi izan naizenez, niretzat, Bilbo itsasadarraren kresa usaina da, Artiacheko gaileten zaporea eta San Ignazioko Abesbatzaren musika.