Igandeko hauteskundeen bezperan, “gogoeta-eguna” delakoan, Juan Mari Aburto Alkate eta EAJ-PNVren Alkategaiak etxekoekin egotea erabaki du, “izan ere, etxekoak izan dira beti nire babesik handiena, eta are gehiago hauteskunde garai honetan”.
Asteburuetan –lan arloko konpromisoek horretarako aukera ematen dioten bakoitzean– egin ohi duen bezalaxe, Alkatea bere auzoan geratu da, Deustun, eta kafe bat hartzen zuen bitartean, hauteskunde-kanpainari buruzko azken informazioak irakurri ahal izan ditu gaurko egunkarietan. Horrez gain, Deustuko Merkatura joan da bere emazte Arantzarekin batera asteko erosketak egitera. Bazkalorduan, amarekin eta semeekin egoteko asmoa du.
Horrela prestatzen ari da Juan Mari Aburto bihar bizi beharko duen egun trinkoari aurre egiteko. Ildo horretan, Alkateak gogoratu du “garrantzitsua dela botoa ematea eta Bilborentzako proiekturik onena aukeratzea, izan ere, bihar Bilboren etorkizuna erabakiko da”.