JUAN MARI ABURTOK ATHLETIC-EKO URREZKO INTSIGNIA JASO DU, BAZKIDE BEZALA BERROGEITA HAMAR URTE BETETZEAGATIK

JUAN MARI ABURTOK ATHLETIC-EKO URREZKO INTSIGNIA JASO DU, BAZKIDE BEZALA BERROGEITA HAMAR URTE BETETZEAGATIK

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate, berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagai eta Athleticzale sutsuak San Mamesen jaso du gaur arratsaldean Athletici lotuta 50 urte bete dituzten bazkideei klubak eman ohi dien urrezko intsignia.

Balio sinboliko handiko ekitaldi hunkigarri hau, beren bihotzeko klubarekiko leialtasun eta konpromisoagatik Jon Uriarte Athleticeko presidenteak emandako aintzatespen bera jaso duten beste bazkide batzuekin partekatu du EAJ-PNVren hautagaiak.