JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEGAI AUKERATU DU EAJ-PNVK

JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEGAI AUKERATU DU EAJ-PNVK

Bizkai Buru Batzarrak eta Bilbon EAJ-PNV osatzen duten 13 Uri Erakundeen ordezkariek eratutako Batzar Arteko barne-organoak Juan Mari Aburto egungo alkatea berretsi dute berriro aukeratua izateko hautagaitzat, Bizkaiko hiriburuko Udala zuzentzeko.

Prozesua irailaren 28an hasi zen, Lurraldeko Exekutibak eta Hiriko Uri Erakundeek Aburto Hiriko Alkatetzarako hautagai jeltzale bakartzat proposatu zutenean. Barneko ohiko hauteskunde-prozesuaren ostean, Bilboko afiliatuek Juan Mari Aburto aukeratu dute berriz ere, ondoz ondo hirugarren aldiz, maiatzaren 28ko hauteskundeetarako Bilboko hautagaitzaren zerrendaburu izan dadin. Era berean, Aburtorekin batera Udaleko zinegotzi izateko aurkeztuko diren pertsonen zerrenda zehaztu da.

Aldi berean, Bizkaiko Herrialde Batzarrak Batzar Nagusietarako hauteskundeetan EAJ-PNV ordezkatuko duten pertsonak aukeratu ditu: Elixabete Etxanobe, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako egungo foru diputatua, hurrengo Ahaldun Nagusia izateko asmotan dabil, kargu hori betetzen duen lehen emakumea izanik, eta Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusietako egungo presidentea.

Batzar berean, Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaia osatzen duten lau hauteskunde-barrutietarako zerrendaburuak izendatu ditu: Elixabete Etxanobe Durango-Arratiako zerrendaburua izango da, Jane Eyre Urkieta Busturia-Uribeko, Ana Otadui Bilbokoa eta Josu Bergara Enkarterrikoa.

Informazio gehiago