Hauxe da Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiaren konpromisoa, “bizitzeko eta lan egiteko moduko Bilbo indartsu, moderno eta erakargarria eraikitzeko”.
EAJ-PNVren Bilboko lantaldeak “Bilboko garapen ekonomikoa bultzatzen jarraituko du” 2023-2027 agintaldian. Datozen lau urteetarako, Juan Mari Aburtok bere gain hartu du “enpresa eta sektore estrategikoak erakartzen lagunduko duten baliabide gehiago aktibatzeko” konpromisoa, “talentua erakarri eta atxikitzeko, bertako merkataritza lehiakorra indartzeko, Bilbo ekintzailetzaren hiriburu bihurtzeko eta kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko”.
Euzko Alderdi Jeltzalean “BADITUGU PROIEKTUAK: Zorrotzaurreko Hiri Parke Teknologikoaren garapena, Adimen Artifizialaren eta Berrikuntzaren Poloaren bultzada Ipar Muturrean eta Ikus-entzunezko Poloa Zorrotzako Muturrean, filmaketen industrian ere hazteko. Horrez gain, babes handiagoa emango diogu ekintzailetzari, oinarrizko autoenplegutik ekintzailetzarik aurreratuenera, BAT Nazioarteko Ekintzailetza Zentroaren bigarren fasearen aktibazioarekin, eta erabateko laguntza-zerbitzua emango dugu gutxienez 600 enpresa eta 900 lanposturen sorrera errazteko, Zabalgune Eraikinean kokatuz Hiriko arreta-gune nagusia”.
Era berean, EAJ-PNVren ibilbide-orriak “Talent House baten garapena aurreikusi du talentua erakarri eta atxikitzeko eta Bilbora itzuli nahi duten profesionalei hiriari talentua gehitzen laguntzeko”. Juan Mari Aburtok hurrengo legealdirako hartu dituen beste konpromisoetako bat “Enplegu Plan berriak” abian jartzea da, “4.000 pertsona ingururen kontratazio-aukerak errazteko Lanbideren lankidetzaz, baita beste 2.000 pertsonaren laneratzea hobetuko duten espezializazio handiagoko beste programa batzuk ere”.
“Izan ere –EAJ-PNVren hautagaiak adierazi duenez–, Bilbo eraikitzen jarraitu nahi dugu. Aukeraz betetako hiri aktibo eta dinamikoa, 185.000 langile baino gehiagoren mesedetan 2009az geroko lanpostu-kopururik handiena eskaintzen duten enpresen laguntzaz.”