PERTSONAK, AUZOAK, ETA JARDUERA EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA IZANGO DIRA AURRERANTZEAN ERE JUAN MARI ABURTOREN HIRU LEHENTASUNAK

PERTSONAK, AUZOAK, ETA JARDUERA EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA IZANGO DIRA AURRERANTZEAN ERE JUAN MARI ABURTOREN HIRU LEHENTASUNAK

  • Hautagai jeltzaleak eskua luzatu die gainerako alderdi politikoei, “Bilbo adosten eta hobetzen lagun diezaguten”. Aburtok ziurtatu duenez, “hiri hau lideratu nahi dut, baina ez Gobernua-Oposizioa binomiotik, baizik eta Gobernua-Kolaborazioa binomiotik.

“Pertsonak, auzoak, eta jarduera ekonomikoa eta kalitateko enplegua” dira Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiaren hiru lehentasunak.

Hautagai jeltzaleak “FORUM EUROPA. Tribuna Euskadi” deritzon gosari informatiboan parte hartu du gaur goizean, Beatriz Artolazabal EAJ-PNVren Gasteizko Alkatetzarako hautagaiarekin eta Eneko Goia EAJ-PNVren Donostiako Alkatetzarako hautagaiarekin batera.

Juan Mari Aburtok bere gain hartu du “ekintzailetzarako, inbertsiorako, negoziorako eta kalitatezko enplegu duinerako aukerak bultzatzeko konpromisoa”, baina “Udaletxeko alderdi politiko guztiekiko akordioak nagusi izan dituen urte hauetako oinarri sendotik” egin nahi duela argitu du. Ildo horretan, hautagai jeltzaleak eskua luzatu die gainerako alderdi politikoei, “Bilbo adosten eta hobetzen lagun diezaguten”. Aburtok ziurtatu duenez, “Hiria lideratu nahi dut, baina ez Gobernua-Oposizioa binomiotik, baizik eta Gobernua-Kolaborazioa binomiotik”.

Aburto Bilboko 42 auzoetan zehar ibili da, auzokideei entzunez eta hobekuntza-proposamenei buruzko oharrak hartuz bere koaderno gorrian, eta proposamen horiek EAJ-PNVren Bilborako hauteskunde-programan jaso dira, Aburtok Bilboren alde hartu dituen 10 konpromisoen barruan: pertsona guztientzako hiria; ekonomiaren eta kalitatezko enpleguaren motorra;, hobekuntza eta kohesioa auzo guztietan; kultura urteko 365 egunetan eta nazioarteko ekitaldien egoitza; gazteentzako hiria; Bilbo euskalduna; giza-garapen jasangarriaren aldeko balioen hiria; hiri segurua; hiri irisgarriaren eta mugikortasun jasangarriaren eredua; eta Bilbo erakargarria, parte-hartzailea eta kalitatezko zerbitzuak dituena.