PERTSONAK, AUZOAK, ETA GARAPEN EKONOMIKOA ETA BILBOKO BIZI-KALITATEA, JUAN MARI ABURTOREN LEHENTASUNAK

PERTSONAK, AUZOAK, ETA GARAPEN EKONOMIKOA ETA BILBOKO BIZI-KALITATEA, JUAN MARI ABURTOREN LEHENTASUNAK

Pertsonak, auzoak, eta garapen ekonomikoa eta Bilboko bizi-kalitatea dira nire hiru lehentasunak Alkate bezala”, ziurtatu du gaur goizean Areatzan Juan Mari Aburto Hiriko Alkate eta berraukeratua izateko EAJ-PNVren hautagaiak, Euzko Alderdi Jeltzaleak maiatzeko udal hauteskundeetan Bizkaiko hiriburuan aurkeztuko duen hautagai-zerrenda ezagutzera emateko ekitaldian.

Bilbao hitza osatzen duten letren bitartez, 2015az geroztik egunez egun lan eginez lortu nahi duen hiri-eredua deskribatu du: “Hauexek dira Bilbao idazteko erabili nahi ditugun letrak: B, berdintasuna; I, irisgarritasuna; L, lohitasunik gabekoa, garbia; B, Bilbobus eta BilbaoBizi; A, auzoak, eta O, oportunitateak”.

Ekitaldiak Alderdiko hainbat burukide bildu ditu, Andoni Ortuzar eta Itxaso Atutxa kasu, baita erakundeetako kargudunak, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Unai Rementeria Ahaldun Nagusia, Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatu eta Ahaldun Nagusigaia, Ana Otadui Batzar Nagusietako presidente eta berraukeratua izateko hautagaia, Eusko Jaurlaritzako Sailburuak eta Bilboko jelkide eta jeltzaleen ordezkari ugari, eta horien guztien aurrean, Juan Mari Aburto lankidetzaren premia aldarrikatu du berriz ere kudeatzeko eta gobernatzeko: “lankidetza instituzionalean sinesten du irmotasun osoz, lankidetza publiko-publikoan eta lankidetza publiko-pribatuan, lankidetza funtsezkoa baita proiektuak aurrera atera ahal izateko”.

Juan Mari Aburtok hiriaz eta azken hamakadetan gertatutako hiri-eraldaketaz ere hitz egin du: “Bilboren eraldaketa ez da amaitu; oraina du, eta batez ere etorkizun handia du, eta guztion artean eraiki behar dugu. Bilbo hobetzen jarrai dezagun, denok batera”; halaxe eskatu du herritaren inplikazioa.

Aburto hirugarren aldiz aurkeztuko da hauteskundeetara Alkatea izateko, eta oso argia du herritarrei eskaini nahi dien hiri-eredua: “auzoak gero eta kohesionatuagoak eta bizi-kalitate handiagoa duen hiria; emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna duen hiria, haien sexu-joera zeinahi dela ere; hiri segurua; Bilbo garbi eta jasangarria; hiri osoa lotzeko hurbileko garraio publikoaren zerbitzua duena; Bilbo irisgarria gure adinekoentzat, igogailu berriez hornitua. Bilbo, gazteei, ekintzaileei, inbertsioei zein aisialdi, kultura eta turismoari zuzendutako aukerez betea”.