JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARDUNGO DU BILBOK GIZARTE-KOHESIOAN ZEIN GIZA-GARAPEN JASANGARRIAN AURRERA EGITEN JARRAI DEZAN

JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARDUNGO DU BILBOK GIZARTE-KOHESIOAN ZEIN GIZA-GARAPEN JASANGARRIAN AURRERA EGITEN JARRAI DEZAN

  • Hautagai jeltzalearen helburu nagusia “Bilbo balioen hiri bihurtzea da, eta bertako herritarrek, enpresek eta eragileek kohesio sozialean nahiz Giza-Garapen Jasangarrian aurrera egiten lagunduko duten balioak partekatu eta praktikan jartzea”.

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiak, gaur goizean nabarmendu duenez, “Bilbo da balioen eta Garapen Jasangarrirako Helburuen Europako hiriburua”, eta ildo horretan, Hiriak “Giza-Garapen Jasangarriaren eredu” izaten jarraitzearen aldeko konpromisoa hartu du. Ekitaldian Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, izan da.

Gaur goizean Mesedeetako Kaian kokatutako indarkeria matxistaren aurkako muralaren ondoan antolatu den ekitaldian, Juan Mari Aburtok argi utzi du bere helburu nagusia “Bilbo balioen hiri bihurtzea dela, eta bertako herritarrek, enpresek eta eragileek kohesio sozialean nahi garapen jasangarrian aurrera egiten lagunduko duten balioak partekatu eta praktikan jartzea, giza-garapen jasangarria lortzeko”.

Horretarako, hautagai jeltzaleak hainbat neurri proposatu ditu: Hiriko Memoria Historikoa berreskuratu eta ezagutzera emango dela bermatzea; Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topaguneari jarraipena ematea, adiskidetzearen bidean biktimen eskutik aurrera egiten lagunduko duen adostasunezko esparrutzat; udal jarduera osoan “Bilboko Balioen Agirian” bildutako balioak ezartzen jarraitzea; “Bilbao Balioen Hiria” proiektua partaidetzaren bidez garatzen jarraitzea, honen inguruko jarduerak ezagutzera emanez; Bilbo nazioartean GJHak garatzen diharduen Balioen Hiritzat posizionatzea nazioarteko foro eta sareetan, eta udal jarduera osoa Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen eta 2030 Agendaren printzipioen arabera egituratzea.

Alkate eta berrautaketarako hautagaiak bere gain hartu du “balio sendoagoak dituen Bilbo hobearen alde” lanean jarraitzeko konpromisoa, “Garapen Jasangarrirako Helburuek eta 2030eko Agendak zehaztutako lehentasunekin erabat lerrokatuta dagoen hiri-agendaren laguntzaz”.