Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratzeko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak Bizkaiko hiriburuko auzo guztiak bisitatu ditu berriro ere bi helburu lortzeko asmoz: alde batetik, Agintaldi honetan amaitu eta barrutietan abiarazitako proiektuen egoera gertu-gertutik ezagutzea, eta bestetik, auzokideen iritziak entzutea.
Azken hilabeteotan, ohiko koaderno gorria eskuan zeramala, Aburto oharrak hartuz joan da auzoek irisgarritasun, mugikortasun, argiztapen nahiz garbiketa arloetan izandako aurrerapenei buruz. Horrekin batera, bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko hiri osoan instalatu diren bestelako elementuen egoera ere aztertu du: jesarlekuak, parkeak, umeetzako jolasguneak, aire zabaleko kirol-instalazioak, atsedenlekuak, pasealekuak, bidegorriak…
Bilbotarrek ibilaldi hauetan obrei buruz zein bestelako gaiek buruz azaldu dituzten proposamenak ondo kontuan hartu dira EAJ-PNVk Bilbon datozen lau urteetarako aurkeztuko duen hauteskunde-programa idazteko.