JUAN MARI ABURTOK GOGORATU DU GARRANTZITSUA DELA IGANDEAN BOTOA EMATERA JOATEA, IZAN ERE, BILBOREN ETORKIZUNA DAGO JOKOAN

JUAN MARI ABURTOK GOGORATU DU GARRANTZITSUA DELA IGANDEAN BOTOA EMATERA JOATEA, IZAN ERE, BILBOREN ETORKIZUNA DAGO JOKOAN

  • “Lanean jardungo dugu urteko egun guzti-guztietan Bilbo hobetzeko, eta larrua bera uzteko prest gaude bilbotar guztien eta auzo guztietako bizi-kalitatea hobetzeko”.

EAJ-PNVren kanpainaren amairerako mitina, azken urteotan bezalaxe, Bilboko Areatzan egin da, eta emozioa eta zirrara begi-bistakoak ziren alderdikideen nahiz hautagaien artean. Udalerri guztietako hautagaiek, EAEko hiru hiriburuetakoek eta Foru Aldundietakoek burukideen babesa jaso dute, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko Presidentea eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea buru. Jeltzaleen hitzordu garrantzitsu honetan izan dira, halaber, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Sailburuak eta Unai Rementeria egungo Bizkaiko Ahaldun Nagusia.

Mitinean jeltzaleen Bilborako hautagai-zerrendako kide guztiek parte hartu dute, eta horien zerrendaburuak, Juan Mari Aburto Alkate eta berrautaketarako hautagaiak igande honetan botoa ematera joateak duen garrantzia nabarmendu du hauteskunde-kanpaina honetako azken ekitaldian: “Bilboren etorkizuna dago jokoan”, gogoratu du, eta botorik onena EAJ-PNVri emandakoa dela argudiatzeko, argi utzi du “lanean jardungo dugula urteko egun guzti-guztietan Bilbo hobetzeko, eta larrua bera uzteko prest gaudela bilbotar guztien eta auzo guztietako bizi-kalitatea hobetzeko”. Horrez gain, jeltzaleei botoa emateak “kalitatezko zerbitzu publiko gehiago, segurtasun gehiago, igogailu gehiago, eserleku gehiago, garapen ekonomiko eta enplegu gehiago, etxebizitza publiko gehiago, kultura eta euskara gehiago eta aisialdirako zein lanbide eta bizi garapenerako aukera gehiago” ekarriko dituela azaldu du.

Juan Mari Aburtok bere gain hartu du berriro ere pertsona guztien alde gobernatzen jarraitzeko konpromisoa, inor atzean utzi gabe, eta ekintzekin, konponbideekin, ilusioarekin, konpromisoarekin, lanarekin eta lan gehiagorekin egingo du. Gainera, argi utzi du Udalburu lanetan egingo duen hirugarren agintaldi honetan ere lankidetza izango dela bere jardunaren ezaugarri.EAJ-PNVk, Bilbon duen lidergoari eutsi nahian, konpromiso eta esperientzia handiko lantaldea aurkeztu du, eta horren harira, Aburtok argi esan du: “EAJ-PNV indartsua nahi dut Udaletxean. Lantalde handia dugu, eta proiektu ugari, Etorkizun Ilusionagarria eraikitzeko”.