JUAN MARI ABURTOK GAZTEEKIN BATERA LAN EGITEN JARRAITUKO DU BILBO “GAZTEENTZAKO HIRITZAT” POSIZIONATZEKO

JUAN MARI ABURTOK GAZTEEKIN BATERA LAN EGITEN JARRAITUKO DU BILBO “GAZTEENTZAKO HIRITZAT” POSIZIONATZEKO

  • Hautagai jeltzaleak adierazi duenez, “gazteei aukerak erraztu nahi dizkiegu aisialdian, kirolean eta kulturan; haien eskura dauden bitartekoak eta zentroak eskainiz hezkuntza eta prestakuntza arloan; eta egiazko bizi-proiektua egiteko itxaropena, enplegua eta etxebizitza bermatuz, orainari eutsiz baina batez ere etorkizun duinaren alde apustu eginez”.

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkategaiak adierazi duenez, “gazteei aukerak erraztu nahi dizkiegu aisialdian, kirolean eta kulturan; haien eskura dauden bitartekoak eta zentroak eskainiz hezkuntza eta prestakuntza arloan; eta egiazko bizi-proiektua egiteko itxaropena, enplegua eta etxebizitza bermatuz, orainari eutsiz baina batez ere etorkizun duinaren alde apustu eginez”.

Aburtok ekitaldia eman du gaur arratsaldean Bilbon, Zabalgune Eraikinean, 100dik gora EGIkideren aurrean. Bertan , halaber, Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Maitane Ipiñazarrek, Gorka Uriartek y Ziortza Alvarezek ere parte hartu dute. Alkate eta berraukeratua izateko hautagaiak gazteekin batera lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du, “Bilbo gazteentzako hiritzat posizionatzeko, Bilbo Unibertsitate-Hiria, Balioen Hiria, Talentu eta Enpleguaren Hiria, Aukeren Hiria, eta Aisialdirako Hiri Erakargarria izan dadin”. Gainera, hautagai jeltzaleak argi utzi du bere apustua “Bilboko gazteek balio sendoak eta partekatuak izatea” dela, “egun-egunero gure hirian giza-garapen jasangarria lortzearen alde elkarrekin lan egiteko aukera izan dezagun, garapen jasangarriaren balioetan eta helburuetan oinarrituta”.

Juan Mari Aburtok aitortu duenez, ondo baino hobeto ezagutzen ditu gazteen zailtasunak, eta gazteen kezkei erantzuteko eta Bilbo gaztetzeko “erronka handiari” heltzeko, EAJ-PNVren hautagaitzak gazteentzako udal politiken estrategia zehatz bat egituratuko duela adierazi du. Honen barruan hainbat neurri abiaraziko dira, hala nola, “Bilbao Hiri Gaztea” gazteentzako estrategia berrian aurreikusitakoak, hurbileko ekipamenduen sarea hobetzea, gazte eta nerabeekiko informazio eta komunikazio kanalak sendotzea, Bilbon Gazteen Emantzipaziorako Euskal Bulegoa garatzea, gazteentzako hezkuntza, prestakuntza eta unibertsitate-sarea indartzea, haur eta gazteen parte-hartzea sustatzea, gazteek ikasteko espazio edo gela gehiago zabaltzea edota emantzipazioari lotutako bizi-proiektuak erraztuko dituzten ekimenak abiaraztea, gazteei zuzendutako etxebizitza eta enplegu arloetako politika bereziekin. Amaitzeko, Aburtok gogorarazi die gazteei garrantzi handikoa dela botoa ematera joatea: “horixe da tresnarik onena Bilbo hobetzeko, baita gazteen etorkizuna ere, etorkizuna bidezkoagoa eta solidarioagoa izan dadin”.