JUAN MARI ABURTOK ETA ELIXABETE ETXANOBEK BERRETSI EGIN DUTE NAZIOARTEKO EKITALDI ETA INBERTSIOETARAKO ERAKARGARRIA DEN HIRIA ETA LURRALDEA GARATZEN JARRAITZEKO EAJ-PNVREN KONPROMISOA

JUAN MARI ABURTOK ETA ELIXABETE ETXANOBEK BERRETSI EGIN DUTE NAZIOARTEKO EKITALDI ETA INBERTSIOETARAKO ERAKARGARRIA DEN HIRIA ETA LURRALDEA GARATZEN JARRAITZEKO EAJ-PNVREN KONPROMISOA

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak eta Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko Ahaldun Nagusigaiak etorkizunez eta aukerez hornitutako Bilbo Bizkaia erakargarria garatzearen aldeko konpromiso irmoa berretsi dute.

Frantziako Tourraren hurrengo edizioa Bilbotik irtengo dela gogoraratzen duen Maillot Horiaren aurrean, Aburtok ziurtatu du EAJ-PNVren hautagaitzak “nazioarteko proiekzioa duten ekitaldi, kontzertu eta biltzar handiak Bilbora erakartzeko ahaleginak bultzatzen jarraituko duela, hiri erakargarria izaten jarraitzeko”.

“Anbizio handi-handikoa; estrategia, proiektuak eta ekintzak dituena”; halaxe definitu du Juan Mari Aburtok EAJ-PNVren datozen lau urteetarako ibilbide-orria, Bilbo “inbertsio eta enpresen mesedeko aukera eta hazkunderako espazioa” izatearen aldeko apustuari atxikia, betiere hiria “gertuko eta kalitateko merkataritzaren hiriburutzat” aitortzeko asmoz, zinemaren industria eta honi lotutako enplegua, prestakuntza eta filmeketen etorrera sustatuz “Zorrotzako Muturrean sortuko den ikusentzunezko poloaren bitartez”, Bilbo “Kultura-Hiritzat bultzatuz museo handietako handitze-lanen bitartez”, eta “gure historia, kultura eta gastronomia bereziak oinarri dituen kalitatezko turismo egonkorrerako” helmuga erakargarria bihurtuz.

Juan Mari Aburtok eta Elixabete Etxanobek argi utzi dute “etengabe, gogor eta erabat koordinatuta” lan egingo dutela aurrerantzean ere Bilbo eta Bizkaia nazioartean erakargarriak izan daitezen.