JUAN MARI ABURTOK EAJ-PNVREN HAUTESKUNDE-KANPAINAREN HASIERAKO EKITALDIAN PARTE HARTU ETA PROGRAMA ZABALA IRAGARRI DU BILBO HOBETZEN JARRAITZEKO

JUAN MARI ABURTOK EAJ-PNVREN HAUTESKUNDE-KANPAINAREN HASIERAKO EKITALDIAN PARTE HARTU ETA PROGRAMA ZABALA IRAGARRI DU BILBO HOBETZEN JARRAITZEKO

  • EAJk hautagai-zerrenda bikaina aurkeztu du Bilborako, prestatua eta zintzoa, lehentasunak oso argi dituena. Eta gaurko Bilbo hau eta batez ere etorkizuneko Bilbo hobetzeko programa zabala eta proiektu ugari.

Gaur gauean abiatu da hauteskunde-kanpaina, eta EAJ-PNVk antolatu duen hasierako ekitaldian, modu telematikoan konektatu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako egoitzak. Ekitaldian parte hartu dute Aldundietarako eta hiriburuetarako zerrendaburuek, hainbat udalerritako alkategaiak eta alderdikide nahiz alderdizaleen ordezkari ugari ondoan zituztela.

Bilbon, Sabin Etxean, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatetzarako berraukeratua izateko hautagaia, Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusigaia eta Ana Otadui ondoz ondoko hirugarren aldiz Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea izateko hautagai jeltzalea ekitaldi honetako protagonista nagusiak izan dira, eta hemendik aurrera, lanez betetako 15 egunetan, EAJ-PNVk ondo baino hobeto frogatuko du bere gaitasuna, bere konpromiso eta ilusioa, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea xede duten proiektu handien bitartez, hiriak eta herriak lideratzen jarraitzeko.

“EAJk hautagai-zerrenda bikaina aurkeztu du Bilborako, prestatua eta zintzoa, lehentasunak oso argi dituena. Eta gaurko Bilbo hau eta batez ere etorkizuneko Bilbo hobetzeko programa zabala eta proiektu ugari”, adierazi du Juan Mari Aburtok. Horrekin batera, argi utzi du “Bilboko Alkatea izaten jarraitu” nahi duela, “Bilboko auzo guztien eta Bilboko emakume era gizon guztien Alkatea”, alegia.

Aburtok lan egitera animatu du talde jeltzalea hauteskunde-garai honetan, eta abstentzioaren aurka mobilizatzera; eta horretarako, egunez egun, zehatz-mehatz azalduko du Euzko Alderdi Jeltzaleak datozen lau urteetan Bizkaiko hiriburuan garatuko duen programa, honi atxikitako proiektu estrategikoak eta ekimenak barne. “Herritarren konfiantza izan nahi dugu Bilbo hobetzen jarraitzeko proiektu guztiak aurrera atera ahal izateko. Eta denok batera egin nahi dugu, eskutik helduta, Bilbok etorkizunari begira aurrera egin dezan”.