JUAN MARI ABURTOK BILBOKO AUZO GUZTIETAN JARRIKO DU ARRETA, EAJ-PNVREN HAUTESKUNDE-PROGRAMAN AURREIKUSITAKO EHUNDIK GORA JARDUKETA ZEHATZEN BITARTEZ

JUAN MARI ABURTOK BILBOKO AUZO GUZTIETAN JARRIKO DU ARRETA, EAJ-PNVREN HAUTESKUNDE-PROGRAMAN AURREIKUSITAKO EHUNDIK GORA JARDUKETA ZEHATZEN BITARTEZ

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak hiriko auzo guztien aldeko konpromisoa agertu du berriz ere. Gaur goizean, San Adriango Floresta Parkean, argi utzi du gogotik lan egingo duela auzo guzti-guztiak hobetzeko, “denok batera, Bilbo bakar batean”.

Juan Mari Aburto hiriko auzo guztietan zehar ibili da azken hilabeteotan herritarren iradokizunak biltzeko, eta aitortu duenez, proposamen horietako asko EAJ-PNVk datozen lau urteetarako prestatu duen programan agertzen dira. Auzoen hobekuntza ardatz duen ibilbide-orri horretan, “100 jarduketa zehatz baino gehiago aurreikusi ditugu auzo guztietarako.

Eta jarduketa horietako batzuk zehaztu ditu: irisgarritasun unibertsalaren aldeko jarduketak, igogailu gehiago eraikiz Zorrotzan, Olabeagan, Iralan, Artazu Bekoan, Begoñan, Zurbaranbarrin…; gure kaleak atseginagoak egitea oinezkoentzako esparru gehiagorekin; eserleku, umeentzako parke eta berdegune gehiago jartzea; etxebizitzak zaharberritzeko plan berriak bultzatzea; hurbileko merkataritza babestea; argiteria, garbiketa, hondakinen kudeaketa nahiz airearen kalitatea hobetzea; bizikleten sarea eta bizikleten erabilera eta mailegu-zerbitzua handitzea; Bilbobuseko lineak egokitzea; TAO-gune berriak sortzeko aukerak aztertzea; Hurbileko Polizia garatzen jarraitzea… Gainera, datozen lau urteotan Auzokide Planaren aurrekontuari beste 8 milioi euro bideratuko zaizkiola iragarri du. “Proiektu eta ekintza asko auzoz auzo eraikitzen jarraitzen dugun Bilbo honetarako, pertsona guztientzat bizi-kalitate handia duen Bilbo kohesionatu honetarako”.