Hauteskunde-kanpainako azken eguneko goizean, Juan Mari Aburto EAJ-PNVren hautagaiak hausteskunde-programan datozen lau urteetarako zehaztauta dauzkan hiru lehentasunak nabarmendu ditu berriz ere: “PERTSONAK, inor atzean utzi gabe, AUZO guzti-guztien hobekuntza, eta JARDUERA EKONOMIKOA eta kalitatezko ENPLEGUA, duintasunezko soldatekin. Nire helburua Bilboren ETORKIZUNA segurtatzea da, oraingo bilbotarrena eta datozen belaunaldiena”.
Aburtok adierazi duenez, “EAJ-PNVren zintzotasun eta lan zorrotzaren printzipioetan oinarrituta” aurkeztu da berriz ere hauteskundeetara, “anbizio handi-handiko” programa esku artean duela: “proiektuz eta neurriz betetako 80 orrialde ditu, eta 400 ekintza eta jarduketa baino gehiago auzo guztietan garatzeko. Hauxe da gure ibilbide-orria, ekintza-plan ugariz eta etorkizuneko estrategiaz betea”.
Gaurko ekitaldia Santutxuko Basarrate Landan egin da, eta bertan izan dira hautagai-zerrenda jeltzaleko kideak eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente eta Batzar Nagusietarako Bilboko zerrendaburua. “Esperientzia eta prestakuntza handia duen lantaldea, euskalduna, BALIOETAN hezia eta Bilboren aldeko konpromisoari atxikia”.
“Igande honetan, botoa ematera joan behar da denok amesten dugun etorkizuneko Bilbo bizi-bizi hori segurtatu ahal izateko”, esan die amaitzeko bilbotar guztiei: “Konfiantza eskatu nahi dizuet berriz ere. Badakizue ez dizuedala huts egingo eta den-dena emango dugula. INORK EZ DU EAJ-PNVK BAINO GEHIAGO EGINGO BILBOREN ALDE”.