Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak “lana, lana eta lana” eskaini du hurrengo agintaldirako. “Ondo egindako lana, gardentasunez eta zintzotasunez”, gaur goizean Ametzolako Parkean adierazi duenez.
“Hurbiltasuna eta entzute aktiboa” funtsezkoak izango dira berriro ere haren eguneroko jardunean, izan ere, “den-denak laguntzen du hiria egiten, lanik txikienak eta proiekturik handienak”, ziurtatu du Aburtok, aurrerantzean ere Bilbok kudeaketa ona eta kalitatezko zerbitzuak dituen hiri erakargarria izaten jarraitzearen aldeko konpromisoa hartuz. “Beti pertsonengandik hurbil eta pertsonen zerbitzura. Herritar guztien parte-hartzea behar dugu, eta badauzkagu kanalak horretarako, gurea Udaletxe irekia baita, gardena, kontuak ematearekin konprometitua”.
Gainera, EAJ-PNVren hautagaitzak Bilboren lidergoa bultzatuko du “erakundeen arteko lankidetza eta harreman estrategiko gehiagorekin”, gure hiria estatu zein nazioarte mailako erreferentea izan dadin, eta “lanean jarraituko du jo eta ke”, aurreikusitako epeetan Abiadura Handiko Trena Bilbora ekarri eta Zorrotzan FEVEren trenbidea lurperatu arte, Bilboko hegoaldeko auzoen trenbide-konexioa hobetuz eta aire eta itsas konexioak hobetuz eta areagotuz. “Ideiak, proiektuak eta ekintza-planak ditugu. EAJ-PNVren ekintza eta kudeaketa ona ditugu. Bilbok oraina du eta etorkizunera begiratzen du”.