JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU GIZARTE ZEIN HIRIGINTZA ARLOKO KOHESIOA DUEN BILBO MODERNOA ERAIKITZEKO, “GERO ETA HIRI INKLUSIBOAGOA ETA JASANGARRIAHOA IZAN DADIN”

JUAN MARI ABURTOK LANEAN JARRAITUKO DU GIZARTE ZEIN HIRIGINTZA ARLOKO KOHESIOA DUEN BILBO MODERNOA ERAIKITZEKO, “GERO ETA HIRI INKLUSIBOAGOA ETA JASANGARRIAHOA IZAN DADIN”

Bilbo hiri postindustriala izatetik zerbitzuz eta aukerez betetako hiri modernoa izatera eraman duen eraldaketa-prozesua “ez da oraindik amaitu”, Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiaren esanetan. Hori dela eta, bere gain hartu du “egunez egun lanean jarraitzeko” konpromisoa, “gizarte nahiz hirigintza arloetako kohesiotik hiria modernizatzen jarraitzearren, helburu bati begira: Bilbo orekatuagoa, eta batez ere, jasangarriagoa lortzea”.

Gaurko ekitaldia Basurtuko Osasun Langileen Plazan antolatu da, eta bertan, Aburtok Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren garrantzia azpimarratu du. “Ibilbide-orri honi esker –esan du– aurrera egin ahal izango dugu hiri gizatiarragoa eta jasangarriagoa eraikitzeko bidean, energiaren eta uraren kontsumoa murriztuz eta hiri-hondakinak gutxituz, Eraztun Berdea indartzen eta herritarral jasangarritasunaren balioan hezten jarraitzen dugun bitartean”.

Gainera, Juan Mari Aburtok EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasotako neurri zehatzak aipatu ditu: Bilbobuseko autobusak berritzea, unitate elektriko eta hibrido berriak sartuz; birkarga-gune publiko gehiago jartzea, ibilgailu elektrikoaren erabilera errazteko; mailegu-gune eta bizikleta gehiago jartzea Bilbaobizi zerbitzuan; bidegorrien kilometro-kopurua handitzea; taxi elektrikoa sustatzea eta TAO-eremu berriak jartzeari buruzko azterlana egitea, besteak beste, baita Bilborekiko hegazkin, tren zein itsasontzi bidezko konexioak hobetzea erakundeen arteko lankidetzaren bitartez, igogailu publiko berriak eraikitzea eta hiriko auzo guztietan espaloiak beheratzen jarraitzea, edota auzokideen komunitateei zuzendutako laguntzak indartzea, eragozpen arkitektonikoak kentzen laguntzeko.