JUAN MARI ABURTO: “BILBON ETA BIZKAIAN LANEAN DIHARDUGU TALENTUA ERAKARTZEKO GUNE HANDIA IZATEKO”

JUAN MARI ABURTO: “BILBON ETA BIZKAIAN LANEAN DIHARDUGU TALENTUA ERAKARTZEKO GUNE HANDIA IZATEKO”

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusigaiak konpromiso irmoa agertu dute, Bilbo eta Bizkaia “prestakuntza hartzeko, lan egiteko eta bizi-kalitatez bizitzeko lekurik onena izan daitezen”.

Ekitaldian, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Aitor Esteban, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea; Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea; eta Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente eta berrautaketarako hautagaia ondoan zituela, Juan Mari Aburtok nabarmendu du EAJ-PNVren taldeak “lanean diharduela Bilbo EKINTZAILETZAREN HIRIA izan dadin. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, BAT Dorrea eta bertako startupak eta nazioarteko sareak handituko ditugu. Eta bertako ekintzaileak Zabalgune Eraikinean sustatuko ditugu, erabateko babes eta laguntza-zerbitzuekin, Hirian gutxienez 600 enpresa eta 900 lanpostu berriren sorrera errazteko asmoz”.

“Aurrerapauso gehiago emango ditugu Zorrotzaurreko Uhartean –esan du EAJ-PNVren hautagaiak– BILBO EZAGUTZAREN HIRIA izan dadin”. Datozen lau urteetan, EAJ-PNVk Hiriaren eginkizuna indartuko du inbertsioak eta enpresa berriak erakartzeko, eta horien laguntzaz, “Ipar Muturrean Adimen Artifizialaren eta Berrikuntzaren Poloa sortu eta Zorrotzaurreko Hiriko Parke Teknologikoan lurzati berriak sustatzeko”.

HIRIA TALENTUAREN HARROBIA izatea da Juan Mari Aburtoren lantaldearen beste helburuetako bat. “Hiri erakargarria lortu nahi dugu, profesionalek eta gazteek Bilbon prestatu, lan egin eta bizitzeko aukera izan dezaten, eta ildo horretan, Aldundiarekin batera, Talent House izeneko espazio berritzailea sortuko dugu talentua erakarri eta atxikitzeko”.

Amaitzeko, Bilboko Alkategaiak argi utzi du “Bilbon eta Bizkaian proiektuak, estrategia eta etorkizuneko ikuspegia ditugula. Erronka konplexuei heltzeko anbizioa, harrotasuna eta lidergoa ditugu”.