EGI-KO GAZTEEK JUAN MARI ABURTO ETA ELIXABETE ETXANOBEKIN BATERA HAUSNARKETA EGIN DUTE BILBO ETA BIZKAIKO HAUTESKUNDE-PROPOSAMENEI BURUZ

EGI-KO GAZTEEK JUAN MARI ABURTO ETA ELIXABETE ETXANOBEKIN BATERA HAUSNARKETA EGIN DUTE BILBO ETA BIZKAIKO HAUTESKUNDE-PROPOSAMENEI BURUZ

Sabin Etxean dagoen Sabino Arana Fundazioaren Museoan bildutako altxor handien artean, Euzko Gaztedi-EGIk Bizkaiko hautagaiekiko topaketa antolatu du, eta bertan izan dira Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusigaia, Ana Otadui Batzar Nagusietako Presidentegaia eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkategaia. Lan-saio honetan, Itxaso Atutxa BBBko Presidenteak eta Bizkaiko hainbat hiri eta herritako 60 gazte inguruk ere parte hartu dute.

Berdintasuna, etxebizitza, enplegua, prestakuntza eta talentua, euskara, kultura, kirola eta gizarte-politikak izan dira, gazte jeltzaleek aukeratu dituzten gaietako batzuk, maiatzeko hauteskundeetarako ordezkari nagusiekin jorratzeko asmoz. aukeratu dituzten gaietako batzuk. Eztabaida eta hausnarketa tarteko dituen dinamika baten bitartez eta mahaietan banatuta, gazteek gai horiek guztiak landu eta gogoeten emaitzak helarazi dizkiete Aburto, Etxanobe eta Otaduiri.

Gainera, solasaldi interesgarri honi esker, Juan Mari Aburtok eta Elixabete Etxanobek gazteei gehien eragiten dieten gaiei buruz hauteskunde-programetan jasotako ildo estrategiko nagusien berri emateko aukera izan dute.

Aburtok eskerrak eman dizkio EGIri eskainitako aukeragatik: “zuek zarete oraina, eta etorkizunaren benetako protagonistak. Zorte handia dugu gure planak eta programak zuekin kontrastatzeko aukera izateaz. Ideia ugari atera ditugu guk gobernatutako erakundeetan garatzeko, baina gauza guztien gainetik, argi geratu zaigu alderdiko gazteok guztiontzat hobea izango den herri bidezkoagoa eraikitzearen alde hartu duzuen konpromisoa”.