EAJ-PNVren “HELDUAK” adinekoen kolektiboak Batzarra egin du gaur goizean, eta bertan parte hartzera gonbidatu ditu Itxaso Atutxa BBBko Presidentea, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatetzarako hautagaia, Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusigaia eta Ana Otadui Batzar Nagusietarako Presidentegaia.
EAJko alderdikide zaharrenen berrogeita hamar ordezkarik deitu dituzte Bizkaiko zerrendaburuak bilera honetara, hauteskunde-programetan sartzen ari diren gaiak sakon ezagutzeko asmoz. Sabin Etxean egindako topaketa honetan denetariko gaiak jorratu dituzte: zainketak, zahartze aktiboa, nahi ez den bakardadea, senior sektorearentzako aisialdi eta kultura arloko aukerak, eten digitala, egoitzen eta eguneko zentroen eredua, etab.
“Helduei entzun nahi genien, eta helduekin batera taxutu hain premia desberdinak dituen kolektibo heterogeneo honi zuzendutako jarduketak”, adierazi du Juan Mari Aburtok bileraren amaieran.
Bere agerraldian, Aburtok gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu eta Gizarte Ekintzako Foru Diputatu izan zeneko garaia, Euskadiko gizarte-zerbitzuen sistema nabarmenduz: “harro nago Aldundiaz, Jaurlaritzaz, eta adinekoenganako arretan ere punta-puntakoa den gizarte-zerbitzuen sistema hau sortu izanaz”.