Juan Mari Aburto Alkategaia, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentegaia eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko Presidentea, EAJ-PNVren Bilboko hautagai-zerrendako kideekin; Miren Araneta eta Jon Andoni Atutxa BBBko burukideekin eta Alderdia Hirian osatzen duten hamahiru Uri Erakundeen ordezkariekin batera, Sabin Etxean bildu dira 2023-2027 epealdirako hauteskunde-programa taxutzeko.
Topaketa honetan, oraingo agintaldian egin diren ekintzen balantzea egin ondoren, Juan Mari Aburtok lankidetzaren aldeko jarrera berarekin jarraitzera animatu du EAJ-PNVko taldea: “lanean jarraitu behar dugu jendea Bilbokoa izateaz harro senti dadin; bizitzeko, lan egiteko, ekintzailetzan jarduteko, ikasteko, bisitatzeko eta abarretarako hiri bikain honetako kidea izateaz harro”. Hauteskunde-programaren ildo estrategikoak eta Bilboren etorkizunerako konpromiso eta gakoak errepasatuz, zerbitzu publikorako bokazioa aldarrikatu du ordezkatzen duen alderdiaren nortasun-ikurtzat, “datozen lau urteetan proiektu hau erantzukizunez eta ilusioz aurrera ateratzeko guztioi dagokigun eginbeharra” nabarmenduz. Era berean, lan-saio honetan, EAJ-PNVren taldeak datozen egunetarako agenda eta hauteskunde-kanpainarako aurreikusitako ekitaldiak antolatu ditu.