Getxon, Olatua eraikinean -bidaiarien terminala-, Euzko Alderdi Jeltzaleak maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan alderdiaren zerrendaburu izango diren emakume eta gizonen taldea aurkeztu du. EAJ-PNVko afiliatu eta kargu publikoen ordezkaritza zabal baten aurrean, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, “Bizkaiko herritarren zerbitzura jarri ditugu EAJ-PNVk Lurraldean eta Lurralderako dituen pertsonarik onenak. Emakume eta gizon prestatuak, konprometituak eta ilusionatuak. Pertsona hauek osatzen duten taldeak ere ilusioa du eta etorkizuneko proiektu bateratua proposatzen du Herri honetarako, egunez egun Bizkaiaren alde lan egiten duen bitartean. Ilusioa. Proiektua. Taldea”.
Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko hautagaiak eta Lurraldeko udalerrietako zerrendaburuek, Ana Otadui Batzar Nagusietako presidente eta hautagaiak eta Elixabete Etxanobe Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako diputatu eta Ahaldun Nagusigaiak beren burua aurkeztu eta Lurralde Historikoa nahiz hiriak gobernatzeko lehentasunak azaldu dituzte.
Bizkaiko hiriburuaren kasuan, Aburtok argi utzi du “nire hiriaren indarra eta bilbotarren nortasuna nonahi defendatzen jarraitzeko gogoa” duela: “Eta batez ere, pertsonen, auzoen eta Bilbo osoaren interesak defendatzeko gogoa”.