EAJ-PNVK HERRITARREKIKO BILERAK ANTOLATU DITU BILBOKO 8 BARRUTIETAN HAUTESKUNDE PROGRAMARAKO PROPOSAMENAK JASOTZEKO

EAJ-PNVK HERRITARREKIKO BILERAK ANTOLATU DITU BILBOKO 8 BARRUTIETAN HAUTESKUNDE PROGRAMARAKO PROPOSAMENAK JASOTZEKO

Gaur egin da EAJ-PNVk urteko lehen hiruhilekoan Bizkaiko hiriburuko herritarrekin antolatu dituen topaketetako azkena. Juan Mari Aburto Alkatea eta Bilboko Alkatetzarako berraukeratzeko hautagaia buru eta hainbat sailen ardura duten zinegotziak tarteko, zortzi lan-saio hauetan herritarren proposamenak entzuteko aukera egon da.

Guztira, auzo guztietako 500 pertsona baino gehiago bildu dira Alkatearekin, baita auzo, kirol, kultura eta merkataritza arloetako elkarteen ordezkariak, enpresaburu eta ekintzaileak, gazteak zein nagusiak, emakumeak nahiz gizonak, eta zorionak ez ezik, hobetzeko iradokizunak eta EAJ-PNVko lantaldeak Bilbon datozen lau urteetarako proposatuko duen hauteskunde-programa lantzeko ondo kontuan hartuko dituen beharrak eta ekarpenak helarazi dizkiote. Hauteskundeetako konpromisoak jasoko dituen dokumentuak lehentasunezkotzat joko ditu pertsonen bizi-kalitatea bermatu, auzoen kohesioa bultzatu eta jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sustatzea xede duten ildoak.

Topaketa hauek, Juan Mari Aburto Alkateak entzute aktiboa, hurbiltasuna, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna sustatzen dituzten ekimen eta jarreren bitartez, Bizkaiko hiriburuko Udala lideratzeko proposatu duen gobernantza onaren ereduari atxikita daude.