Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak eta Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko Ahaldun Nagusigaiak etorkizunez eta aukerez hornitutako Bilbo Bizkaia erakargarria garatzearen aldeko konpromiso irmoa berretsi dute. Frantziako Tourraren hurrengo edizioa Bilbotik irtengo dela gogoraratzen duen Maillot Horiaren aurrean, Aburtok ziurtatu du EAJ-PNVren hautagaitzak “nazioarteko proiekzioa duten ekitaldi, kontzertu eta […]
2019-2023 PROIEKTUA:
BILBO MUGITZEN DA
ILDO ESTRATEGIKOA
EKONOMIA ETA ENPLEGUA
Ia 10 urteko krisi ekonomiko eta finantzarioaren ondoren, Bilbo egoera ekonomiko onean dagoela esan dezakegu. Bilbo aukerez beteta dagoen hiri dinamiko eta aktibo bezala aurkezten da.
HONELAKOA IZAN DA JENDAURREKO AURKEZPENA
Aburtok kalitatezko turismoa, inbertsioak eta nazioarteko ekitaldiak erakartzearen aldeko apustuari eutsi dio Bilbon enplegu gehiago eta ekonomia berria sortzeko
Gure programaren helburuak
01
Autoenplegua eta ekintzailetza
Sorreran nahiz finkatze eta azelerazio aldian, hirian kalitatezko enplegua sortzeko gaitasuna duten ekintzailetza-ekimen guztiak sustatu eta babestea, ekintzailetzaren kultura handitzeko sustapenari eta beharrezko finantzaketarako sarbideari arreta berezia emanez.
02
Sektore estrategikoak eta espezializazio adimenduna
Sektore estrategikoen eta espezializazio adimendunaren garapena sustatzea hiriaren garapen ekonomikoaren mesedetan, hiri-plangintzaren eta garapen enpresarialaren arteko lotura indartuz eta garapen ekonomikoarekin zerikusia duten enpresen, Unibertsitateen, bestelako eragile zientifiko-teknologikoen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz.
03
Turismo iraunkorra eta orekatua
Bilbo balio erantsi handiko nitxoetan (turismo kulturala, turismo gastronomikoa, konbentzioen turismoa,…) espezializatutako helmuga turistiko erakargarritzat eraikitzen eta sustatzen jarraitzea, fluxu turistikoen eta hiri barruko dinamiken artean ahalik eta iraunkortasun eta orekarik handiena bermatuz.
04
Bertako merkataritzaren sostengua
Bertako merkataritzari sostengu integrala ematea, lehiakortasunari eutsiz eta kontsumo-eredu berrieta egokitzea sustatuz, eta Bilbok merkataritza-hiriburu bezala duen erakargarritasuna indartzea, ez soilik Bizkaian, baita gure inguruko eraginpeko eremuan ere (“Bilbo 90 minutura”).
05
Inbertsioak eta talentua erakartzea: Invest in Bilbao-Bizkaia
Maila altuko enplegua zein ikerketa eta teknika arloko talentua sor dezaketen inbertsio produktiboak Bilbora erakartzen laguntzeko lan proaktiboa garatzea.
06
Laneratzea eta kalitatezko enplegua
Jarduera ekonomikoak bilbotarren mesedeko kalitatezko enplegu-aukerak sortzea lortzea, enplegua lortzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonei zuzendutako programei bultzada berezia emanez.
07
Ekonomia sozial eta solidarioa
Ekonomia sozial eta solidarioa garapen eredutzat sustatzea, gizarte erantzukizunezko enplegu eta aberastasunaren sorkuntzaren mesedetan.
08
Nazioarteko jarduerak erakartzea
Kultura eta aisia arloko jarduera sortu eta/edo ezagutza erakarri eta hirian aberastasuna eta enplegua sortzeko helburu bikoitza betetzen duten nazioarteko ekitaldiak Bilbora modu iraunkorrean erakartzea.