10 PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

HAUEXEK DIRA PROGRAMAN BILDU DITUGUN PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

1.

Zorrotzaurre

Bilboko Ezagutzaren Uhartea

Gure hiriko aukera-esparru nagusia garatzen jarraitzea: Zorrotzaurre, Ezagutzaren eta Talentuaren Uhartea. Berrikuntza Barruti handi honek jarduera ekonomiko aurreratua eta bizi-kalitate handiko bizitoki-esparruak uztartuko ditu, ingurumen-iraunkortasuna modu berezian zainduko duen ingurune baten barruan.

Aburto

2.

Bilbao

Unibertsitate Hiria

Bilbo unibertsitate-hiritzat bultzatzea, Bilbo gazteagoa egiten lagunduko duen helburu bikoitza lortzeko: gure gazteei ahalik eta prestakuntzarik onena eskaintzea eta nazioarteko talenturik onena erakartzea.

3.

Bilbao

Ekintzailetza Hiria

Hirian kalitatezko enplegua sortzeko gaitasuna duten ekintzailetza-ekimen guztiak sustatu eta babesten jarraitzea, bertako ekintzailetza nahiz hazkunderako potentzialtasun handia duten enpresa eta ekintzailetza-jarduera berrien erakarpena barne hartuz.

4.

Bilbao

Kultura 365

Kultura Bilbon modu integralean garatzea, ikuspegi bikoitzetik begiratuta: herritarren gozamen eta aberaste pertsonalerako tresna bezala, kultura hiriko auzo guztietara hedatuz, eta bertako ekonomia dinamizatzeko jarduera bezala.

5.

Bilbao

Merkataritza eta Aisialdirako Hiria

Bertako merkataritzari sostengu integrala ematea, lehiakortasunari eutsiz, eta Bilbok merkataritza-hiriburu bezala duen erakargarritasuna indartzea, ez soilik Bizkaian, baita gure inguruko eraginpeko eremuan ere (“Bilbo 90 minutura”).

6.

Bilbao

Hiri Konektatua. Abiadura Handiko Trena

Hiria abiadura handiko trenaren iritsierarako prestatzea eta Bilboren barneko zein nazioarteko konektibitatea hobetzen jarraitzea.

7.

Bilboko

Gizarte Politiken aldeko Ituna

Udal Gizarte Zerbitzuen kalitatea indartzea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemarako sarbide bezala, pertsonak ardatz dituzten zerbitzuak bermatuz eta esku-hartze sozialaren abangoardian kokatuz. Hori guztia, sozialki kohesionatuta dagoen Bilbo inklusiboa lortzeko helburuari lotuta, pertsonarik ahulenei eta behar handienak dituztenei inor atzean utzi gabe aurrera doan hiri honetako partaide direla sentiarazteko asmoz.

8.

Bilboko

Segurtasunaren aldeko Ituna

Bilbo hiri segurua den errealitateari eustea eta gure auzoetako bizikidetza eta segurtasuna bermatzeko lan egitea, “Segurtasunaren aldeko Ituneanadostutako 35 neurrien aplikazioaren bitartez.

9.

Bilboko

Auzoen aldeko Ituna

Hiriko auzo guztiak modu kohesionatuan eta orekatuan garatzea, hirigintzaren zein ekonomia eta gizartearen ikuspegitik, arreta berezia behar duten auzoetan ahalegin berezia eginez.

10.

Bilboko

Hiri-Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Ituna

Garraio publikoari, oinezkoei eta ziklistei protagonismo handiagoa ematen dien mugikortasun iraunkorraren ereduan aurrera egiten jarraitzea, kutsadurarik eragiten ez duten garraiobideen mesedetan.