ABURTOK KALITATEZKO TURISMOA, INBERTSIOAK ETA NAZIOARTEKO EKITALDIAK ERAKARTZEAREN ALDEKO APUSTUARI EUTSI DIO BILBON ENPLEGU GEHIAGO ETA EKONOMIA BERRIA SORTZEKO

ABURTOK KALITATEZKO TURISMOA, INBERTSIOAK ETA NAZIOARTEKO EKITALDIAK ERAKARTZEAREN ALDEKO APUSTUARI EUTSI DIO BILBON ENPLEGU GEHIAGO ETA EKONOMIA BERRIA SORTZEKO

Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako berrautatzeko hautagaiak iragarri duenez, kalitateko enplegu egonkorra sortzea da agintaldi berri honetarako zehaztuak dituen helburu nagusietako bat. Alkateak adierazi duenez, sektore estrategiko eta lehiakorretan jarduera ekonomiko berria sustatzeko oinarriak finkatzen jarraituko du, bilbotarrei aukera horietaz baliatzeko modua erraztuz.

Horretarako, legealdi berrian sakondu beharreko hiru ardatz nagusi aurkeztu ditu: Bilbo inbertsioen eta talentuaren trakzio-gune bihurtzea, turismoa indartzea, “izan ere, sektore hau geure artean guztiz errotu da azken urteotan”, eta “Bilbo nazioarteko ekintzen hiriburu bihurtzea”, gero eta nazioarteko ekintza gehiago erakarriz eta gero eta inpaktu ekonomiko handiagoa sortuz.

Hiru ardatz horiei enplegu planak ere gehitu dizkie, gazteentzat eta enplegua lortzeko zailtasun gehien duten pertsonentzat. “Izan ere, Bilbo aktiboa nahi dugu –adierazi du–, kalitateko merkataritza eta enpresak dituen hiri modernoa, eta Bilbo honetan, pertsonak eta pertsonen ongizatea jarri nahi ditugu beti gure ekintzabideen erdigunean”.

Bilboko enplegu eta ekonomiari buruzko neurrien aurkezpena, Euskadi plazan.
Bilboko enplegu eta ekonomiari buruzko neurrien aurkezpena, Euskadi plazan.
Bilboko enplegu eta ekonomiari buruzko neurrien aurkezpena, Euskadi plazan.