ILDO ESTRATEGIKOA

JARDUERA EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA

Bilbao impulsando la economía

Bilbo aukerez beteta dagoen hiri dinamiko eta aktiboa da gaur egun. Industriarako zerbitzu aurreratuetan espezializatutako hiritzat eta kalitatezko helmuga turistiko erakargarri eta jasangarritzat finkatu gara.

08 lan duina eta hazkunde ekonomikoa
09 industria berrikuntza eta azpiegitura
17 helburuak lortzeko aliantza

HONELAKOA IZAN DA JENDAURREKO AURKEZPENA

Juan Mari Aburto: “Baliabide gehiago aktibatuko ditugu enpresak erakartzeko, talentua atxikitzeko, bertako merkataritza indartzeko eta kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko”

 

Gure programaren helburuak

01

Ekintzailetza

Sorreran nahiz finkatze eta azelerazio aldian, hirian kalitatezko enplegua sortzeko gaitasuna duten ekintzailetza-ekimen guztiak sustatu, lagundu eta babestea, ekintzailetzaren kultura handitzeko sustapenari eta beharrezko finantzaketarako sarbideari arreta berezia emanez.

02

Talentua

Bilbon talentua erakarri, fidelizatu eta garatzeko estrategia integrala garatu eta hedatzea, batez ere STEAM eremuan eta ezagutza intentsiboko zerbitzu aurreratuetako enpresetan, beste erakunde batzuen eta hezkuntza, prestakuntza eta enpresa arloetako sarearen lankidetzaz.

03

Sektore estrategikoak

Bilbok industriarako zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresak kokatzeko hiri erakargarritzat duen posizioa indartu, finkatu eta ezagutzera ematea, gure espezializazio adimenduneko estrategiaren barruan.

04

Turismo jasangarri eta orekatua

Bilbo balio erantsi handiko nitxoetan espezializatutako helmuga turistiko erakargarritzat garatu eta sustatzea, fluxu turistikoen eta hiri barruko dinamiken artean ahalik eta jasangarritasun eta orekarik handiena bermatuz, pertsonak une oro erdigunean daudela. Hiria nazioarte mailako ekitaldiak, biltzarrak eta konferentziak antolatzeko lekutzat finkatzea.

05

Bertako merkataritza babestea

Bertako merkataritzari babes integrala ematea, lehiakortasunari eutsiz eta kontsumo-eredu berrieta egokitzea sustatuz, eta Bilbok merkataritza-hiriburu bezala duen erakargarritasuna indartzea, Bizkaian eta gure eragin-eremu globalean (“Bilbo 90 minutura”).

06

Inbertsioak erakartzea: Invest in Bilbao Bizkaia

Lan proaktiboa garatzea, enplegua sor dezaketen inbertsio produktiboak Bilbora erakartzen laguntzeko.

07

Laneratzea eta kalitatezko enplegua

Jarduera ekonomikoak bilbotarren mesedeko kalitatezko enplegu-aukerak sor ditzala lortu eta bultzada berezia ematea enplegua lortzeko zailtasunik handienak dituztenei (gazteak, emakumeak, 45 urtetik gorakoak eta kualifikazio txikieneko pertsonak) zuzendutako programei.

08

Ekonomia sozial eta solidarioa

Ekonomia sozial eta solidarioa gizarte-erantzukizunezko enplegu eta aberastasunaren sorkuntzaren eredutzat sustatzea.

09

Nazioarteko ekitaldiak erakartzea

Ekonomia, kultura, kirol zein aisia arloetako jarduera sortzeko eta/edo ezagutza erakarri eta hirian aberastasuna eta enplegua sortzeko helburu bikoitza betetzen duten inpaktu handiko nazioarteko ekitaldiak Bilbora modu jasangarri eta orekatuan erakartzea.

Berriak

JUAN MARI ABURTOK ETA ELIXABETE ETXANOBEK BERRETSI EGIN DUTE NAZIOARTEKO EKITALDI ETA INBERTSIOETARAKO ERAKARGARRIA DEN HIRIA ETA LURRALDEA GARATZEN JARRAITZEKO EAJ-PNVREN KONPROMISOA

JUAN MARI ABURTOK ETA ELIXABETE ETXANOBEK BERRETSI EGIN DUTE NAZIOARTEKO EKITALDI ETA INBERTSIOETARAKO ERAKARGARRIA DEN HIRIA ETA LURRALDEA GARATZEN JARRAITZEKO EAJ-PNVREN KONPROMISOA

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berraukeratua izateko Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaiak eta Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko Ahaldun Nagusigaiak etorkizunez eta aukerez hornitutako Bilbo Bizkaia erakargarria garatzearen aldeko konpromiso irmoa berretsi dute. Frantziako Tourraren hurrengo edizioa Bilbotik irtengo dela gogoraratzen duen Maillot Horiaren aurrean, Aburtok ziurtatu du EAJ-PNVren hautagaitzak “nazioarteko proiekzioa duten ekitaldi, kontzertu eta […]

GEHIAGO IRAKURRI

100 jarduketa baino gehiago
aurreikusi ditugu