JUAN MARI ABURTOK BILBOKO KONEKTIBITATEA ETA GARRAIOA HOBETZEA PROPOSATU DU HIRIAREN BARRUAN NAHIZ KANPOAN

JUAN MARI ABURTOK BILBOKO KONEKTIBITATEA ETA GARRAIOA HOBETZEA PROPOSATU DU HIRIAREN BARRUAN NAHIZ KANPOAN

Garraioak, mugikortasunak eta irisgarritasunak Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta berrautaketarako EAJ/PNVren hautagaiak 2019-2023 epealdirako planteatu dituen ildo estrategikoen nahitaezko osagaiak izaten jarraituko dute.

Azken lau urte hauetan, bultzada sendoa eman zaie, gure hiria mugikortasun iraunkorraren Europako abangoardian kokatuz. “Oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako ingurune adeitsuak sortu dira ibilgailuaren protagonismoa murriztuz –nabarmendu du–, eta garraio publikoko sare azkarragoa eta eraginkorragoa sortu da Metroaren 3. Linearekin, Bilbobus gehiagorekin, bizikleta gehiagorekin…”

Garraio, mugikortasun eta irisgarritasunari buruzko proposamenen aurkezpena, San Frantziskon.
Garraio, mugikortasun eta irisgarritasunari buruzko proposamenen aurkezpena, San Frantziskon.
Garraio, mugikortasun eta irisgarritasunari buruzko proposamenen aurkezpena, San Frantziskon.

Orain, aurrera jarraitu eta barrura nahiz kanpora begira ondo konektatuta dagoen hiri modernoagoa lortzeko aurrerapauso berriak ematea proposatu du. Iragarri duenez, erronka berria “Bilbo barruko zein nazioarteko eta Estatu mailako konektibitatea eta garraioa hobetzen jarraitzea da, kalitatea eta pertsonen segurtasuna zainduz, izan ere, hiri erosoa eta irisgarria nahi dugu herritarrentzat, hiri modernoa, garapen ekonomiko altua eta etorkizun oparoa duena.”