2019-2023 PROIEKTUA:

BILBO MUGITZEN DA

ILDO ESTRATEGIKOA

KULTURA ETA KIROLA

Bilbok kultura jarduera zabala du urteko 365 egunetan (“Bilbao Kultura 365”), eta horrek, bilbotarren gozamena areagotzeaz gain, hiriko dinamika turistikoei ere eragiten die, kalitatezko turismoa erakarriz, gure kultura eta nortasunari buruzko jakinminak bultzatuta. Urterik urte, Udalak 2.000 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu edo babesten ditu, kultura Bilboko auzo guztietara iristea erraztuz. Kultura eta sormen industriak ere sektore ekonomiko garrantzitsua bilakatu dira, bertako ehun ekonomikoaren % 6 eta enpleguaren % 5 inguru suposatzen dutelarik.

Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena

Bilbo kulturaren nazioarteko helburu bihurtzea da Juan Mari Aburtoren erronka

Gure programaren helburuak

01

Kultura

Kultura Bilbon modu integralean garatzea, ikuspegi bikoitzetik begiratuta: herritarren gozamen eta aberaste pertsonalerako tresna bezala, kultura hiriko auzo guztietara hedatuz, eta bertako ekonomia dinamizatzeko jarduera bezala.

02

Kirola

Kirola aisialdi osasungarriaren mesedeko tresna estragikotzat bultzatzea, kirol instalazio merkeak eta kalitatezkoak adin guztietako pertsonen eskura jarriz.

100 jarduketa baino gehiago
aurreikusi ditugu