BILBO KULTURAREN NAZIOARTEKO HELBURU BIHURTZEA DA JUAN MARI ABURTOREN ERRONKA

BILBO KULTURAREN NAZIOARTEKO HELBURU BIHURTZEA DA JUAN MARI ABURTOREN ERRONKA

Juan Mari Aburto Bilboko Alkate eta EAJ/PNVren berrautaketarako hautagaiak ziurtatu duenez, “Bilbo Kulturaren Nazioarteko Hiriburu bihurtzea” da datozen lau urteotarako erronka.

Adierazpen horien aurretik, Aburtok gogoratu du azken agintaldi honetan lan handia egin dela Bilbok auzo guztietara zabaldutako kultur jarduera zabala izan dezan, BILBAO KULTURA 365 delakoaren bitartez. “Lan honi esker –esan du– egunero hirian zerbait egotea lortu dugu, eta horrela, urtean, guztira, 2.000 kultur ekitaldi baino gehiago antolatzen dira Udalaren babespean”.

Bilbo nazioarteko kulturaren hiriburu bihurtzeko ahaleginarekin batera, modu integralean eta ikuspegi bikoitzetik abiatuta egin nahi duela aurreratu du: herritarren gozamenerako eta hazkunde pertsonalerako tresna bezala eta bertako ekonomia dinamizatzeko jarduera bezala. “Izan ere, kultura ere ekonomiaren eragilea da”, adierazi du Alkateak.Beste hainbat proiekturen artean, Kultura Plan berri bat abian jarri eta Bilboko Arte Ederren Museoa eta Euskal Museoa handituko direla iragarri du, Arriaga Antzokiaren ekoizpen propioa bultzatu, auzoetan kultur ekintza gehiago sustatu eta Guggenheim Museoarekiko loturak indartzeaz gain.

Kirolaren arloan aurreikusitako ekimenei dagokienez, Aburtok argi utzi du Bilbo aisialdi osasungarriaren erreferente ere bihurtu nahi duela, “kirol instalazio merkeak eta kalitatezkoak adin guztietako pertsonen eskura jarriz”. EAJ-PNVren Bilboko hauteskunde-programan, Plan Estrategiko berri baten elaborazioarekin batera, Etxetxua Plazako Pabilioirako kirol-erabilera berriak diseinatu eta espazio publikoan dauden kirol ekipamenduen eskaintza handitzea proposatzen da, besteak beste.

Bilboko kultura eta kirolari buruzko proposamenen aurkezpena, Azkuna Zentroan.
Bilboko kultura eta kirolari buruzko proposamenen aurkezpena, Azkuna Zentroan.