2019-2023 PROIEKTUA:

BILBO MUGITZEN DA

ILDO ESTRATEGIKOA

BIZIKIDETZA ETA SEGURTASUNA

Bilbo hiria segurua dela esan dezakegu, zalantza izpirik gabe. Halaxe egiaztatzen dute Estatuko, Europako eta mundu osoko neurri bereko beste eremu metropolitar batzuekin egindako konparazioetako datuek. Eta halaxe frogatzen dute egunez eguneko jardunak zein azken urteotan hirian antolatu ditugun mundu mailako ekitaldiek ere.

Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena

Aburto: “Gogor lan egiten jarraituko dugu Bilbo hiri segurua den errealitateari eusteko”

Gure programaren helburuak

01

Bizikidetza

Herritarren arteko bizikidetza hobetzea, gatazken prebentzio eta konponketa goiztiarraren bitartez eta jokaera antosozialen kontrol eta zuzenketaren bitartez.

02

Herritarren segurtasuna

Segurtasunaren aldeko Itunean adostutako helburuak eta neurriak betetzea, ahultasunezko egoera berezian dauden kolektiboetako biktimentzako arretaren hobekuntzan eta prebentzioan ahalegin berezia eginez, ekitaldi handietan pertsonen segurtasuna bermatuz eta behar adinako giza-baliabideak eta baliabide teknikoak izango dituen auzo-komunitateko polizia-ereduan sakonduz.

100 jarduketa baino gehiago
aurreikusi ditugu