Bilbo ongien kudeatutako hirietakotzat jotzen dute nazioartean. Zero zorra izateaz gain, halaxe aitortzen dute nazioarteko hainbat sari eta aintzatespenek, kaudimenari buruzko adierazleek eta herritarrek udal zerbitzuekin duten gogobetetze-mailaren azterketen emaitzek.
ILDO ESTRATEGIKOA
UDAL HURBILA, MODERNOA ETA ERAGINKORRA
Honelakoa izan da jendaurreko aurkezpena
Juan Mari Aburtok aurrerantzean ere lanean jardungo du Bilbok kudeaketa ona eta kalitatezko zerbitzuak dituen hiri erakargarria izaten jarrai dezan, beti pertsonengandik hurbil eta pertsonen zerbitzura
Gure programaren helburuak
01
Gardentasuna eta kontuak ematea
Gardentasunaren eta kontuak ematearen arloan lortutako estandarrei eustea, eskainitako informazioa ulergarriagoa izateko eta ebaluazioetan lortutako emaitzei buruzko informazioa argitara emateko aurrera eginez, nagusiki.
02
Herritarren parte-hartzea
Barrutietako Kontseiluak indartzea parte hartzeko eta erabakiak lantzeko funtsezko esparruak izan daitezen, herritarrek udal gaietan zuzenean parte hartzeko esparru, kanal eta prozesu berriak errazteaz gain.
03
e-Administrazioa, herritarren arreta, modernizazioa eta kalitatea
Bikaintasunezko kudeaketan aurrera egiten jarraitzea kalitatezko zerbitzu publikoak modu eraginkor eta efizientean eskaintzeko, teknologia berriek zerbitzuak emateko nahiz Udalaren eta herritarren arteko interakzioak errazteko eskaintzen dituzten aukerez baliatuta.
04
Udala herritarren zerbitzura
Udaletxean lan egiten duten pertsonen kudeaketa aurreratua konfiguratzen jarraitzea, herritarren mesedeko zerbitzuan duten inplikazioa sustatuz eta beraien lana ahalik eta kalitaterik onenaz garatzeko behar dituzten baliabideak eskainiz.
05
Erakundeen arteko lankidetza eta harreman estrategikoak
Koordinazio eta lankidetzaren mesedeko beharrezko aliantza eta harreman estrategikoak indartzea Bilboren giza-garapen jasangarrian zein Estatuan, Europan eta nazioartean duen erreferentziazko posizionamenduan aurrera egin ahal izateko.